Iñigo Urrutia Libarona, UPV/EHUko Aldezle

Bizkaie! 2022-02-24 13:09   Kulturea

Unibersidadearen kalidadea persona ahulenak tratetako moduaren araberakoa be bada.

Iñigo Urrutia. Erretratua: Jorge Navarro (UPV/EHU). | Ikusi handiago | Argazki originala

Administrazino Zuzenbideko irakasle Iñigo Urrutia Libarona hautatua izan da barriro Aldezle gaur goizean egin dan Klaustroan. Libaronak azpimarratu dauenez, unibersidadearen kalidadea neurtzen da rankingetan dauen posizinoaren, tesien eta ikerketa proiektuen kopuruaren bidez, bai eta irakasleen kalidade egiaztatuaz, ikertzaileen argitalpenen inpaktuaz eta beste. Baina unibersidade kalidadea eta geurea lako unibersidade publiko batean, ahulenak eta unibersidade karrera konbentzionala jarraitzeko zailtasun handienak dituen personak tratetako moduaren araberakoa be badaAldezle erakunde barria da. Aurten hamar urte bete ditu baina harrera ona dau unibersidade kolektiboen artean. Erakunde modura, sinisgarritasuna irabazi ez eze, gaur gaurkoz begirunea zor jakon instituzinoa be bada. Argi dago Aldezle horren lana lagungarri izango dala unibersidaderako: Jarduera eta praktika administratiboa hobetzeko, zerbitzu egokiagoa emoteko eta unibersidadeko kide garenon eskubideak bermatzeko. Unibersidadeko eten bako hobetze prozesuari jagokonez Aldezlearen jarduerak leku propioa irabazi dau.

Erantzukizunari jagokonez, eskubideak eta giza eskubideak izan dira beti nire lan jardunaren ardurea eta lehentasuna, horretara bideratu ditut nire ahalegin akademikoak, ikerketetako emoitzak, baita nire ahalegin personalak be; esangura horretan, bide horrtan segiduko dot hurrengo urteotan be. Eskubideen babesa, garapena eta bermea ikerketa esparrutzat hartu nituan aspaldi, baita administrazinoaren jardunbidea eta prozedurak be, diskrezionalidadea kontroletako bideak eta administrazino-jarduerearen legezkotasun baldintzak barrubatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu