Adela Muñozek 'Brujas: La locura de Europa en la Edad Moderna' aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2022-02-24 12:23   Kulturea

Bidebarrieta Kulturgunean, hilaren 28an.

Adela Muñoz Páez | Ikusi handiago | Argazki originala



Saiakera hau Errenazimenduko sorginen ehizat edo kazatik abiatzen da, gaur egun oraindino entzuten dan emakumeen kontrako gerratik. Zelan merezidu izan dau historialarien aldetik Europa eta Amerikako milaka emakumeren kazeak lako sarraskiak hain interés gitxi izatea? Nork egin eban basakeria hori? Zer dakigu kondenatuei buruz? Nortzuk izan ziran salatzaileak? Eta nortzuk borreroak? Eta, batez be, zerk azaldu leike emakumeen kontrako bildur-ikara hau? Adela Muñoz-ek galdera horreei guztiei erantzuten deutsee eta emakumeak ofendidutearen prozesua aztertzen dau, baita gaur egungo gizarteetan ikuspegi horren, gure aurreretxien eta herentzia patriarkalaren inguruan geratzen dana be. Aurkezpenean, idazleagaz batera Marta Macho matematikari eta dibulgatzaile zientifikoa egongo da.

Brujas: La locura de Europa en la Edad Moderna saiakereak galdera horreei erantzun eta Eleizeak mendeetan zehar aplikautako prozesua aztertzen dau, emakumeak gizarte misogino baten bekatari bihurtu zituana. Uste danaren kontra, eraso ausartenak ez ziran jazo Espainian, zigorrik krudelenak ez zituen ezarri Eleizako auzitegiak eta Inkisizinoa ez ziran kazearen beso betearazlea izan, kazearen arerio nagusi baino. Testuak, gainera, herejiak, Aita Santuaren buldak, grimorioak, exorzismoak eta sorginkeriak jasoten ditu eta Salem eta Zugarramurdiko sorginen epaiketak gogorarazoten ditu, bai eta sorginen erasotzaileen eta defendatzaileen historia be.

Adela Muñoz Páez

Kimika Ez-organikoko katedraduna da Sevillako Unibersidadean eta kimika ez-organikoa, materialen zientzia eta espektroskopia erakutsi ditu bertan. Irakaskuntza eta ikerketa lanakaz batera, zientzia-dibulgazinoan lan handia egin dau. Haren liburuen artean, besteak beste, Historia del veneno. De la cicuta al polonio (Debate, 2012), Marie Sklodowska-Curie zientzialariaren eta Antoinie Lavoisier kimikearen aitaren biografiak (RBA, 2013-2015) eta Sabias. La cara oculta de la ciencia (Debate, 2017) saiakerea nabarmentzen dira. Emakumea Hirugarren Munduan gaiari buruz eta emakume zientifikoei buruz luze eta zabal argitaratu dau eta gai horreei buruzko berbaldi ugari emon ditu.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiak kultureari eskainitako gunea da eta helburuen artean kulturea, literaturea eta zientziaren garapena eta sustapena dagoz.

Sartzea doban eta librea da jarlekuak bete arte eta hurreratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu