James Room bilbotarrak 'Etxean' kantua dakar
2022-02-24 09:16 MusikeaZezeilaren 25ean plataforma digital guztietan egongo da
Zezeilaren 25ean, James Room-en Etxean EP barria plataforma digital guztietan egongo da. Iñigo Escauriazak El Submarino Records estudioan grabautakoa eta nahastautakoa, euskal kantutegiko Agur Jaunak klasikoaren bersino bi (akustikoa eta elektrikoa) ditu, baita Egin Hegan izeneko abesti barria be, Izaskun Gracia Quintana idazle bilbotarragaz batera ingelesez, gaztelaniaz eta euskeraz sortutakoa izan dana.
2021 (2021) barriaren erreleboa hartuta, lan honek bat egiten dau pilo bat kritika on jaso dituan Bilboko autorearen diskografiagaz: Weird Antiqua (2015), Honest Man Blues (2018), Iñaki Uoho Antónek produzidutako eta 2020an plazaratutako singleak eta, Bilbao Orkestra Sinfonikoko (BOS) hari-laukote bategaz batera, Bunburyren El Extranjero-ren ikuspegi personala.
Kontzertuak
Martiaren 16an hasiko da aurkezpen-birea, Bizkaiko Abokatuen Alkargo Ohoretsuan eta egileak iragarri dauenez, kontzertu elektroakustikoa izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!