Euskaltzaindiaren egoitzan egon da Eneko Andueza

Bizkaie! 2022-02-23 13:48   Euskerea berbagai

Akademiaren Ohorezko Liburuan sinatu dau PSE-EEko idazkari nagusiak.



Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi barriak Euskaltzaindiaren egoitzea bisitau dau gaur. Anduezagaz batera, Nora Abete, PSE- EEko Kultura eta Euskera idazkaria eta Pau Blasi, Ikasketak, Programak eta Prestakuntza saileko idazkaria, etorri dira.

Bilboko Plaza Barriko egoitzearen atarian hartu ditu hirurak Andres Urrutia euskaltzainburuak. Urrutiagaz batera, Euskaltzaindiaren ordezkaritzea osotu dabe Adolfo Arejita Akademiaren idazkariak, Erramun Osa idazkariordeak eta Joseba Zabaleta kudeatzaileak.

Barrura sartu eta egoitzearen hainbat gune bisitau ditue: Azkue Bibliotekea, Batzar-gelea... Eta Batzar-gelan bertan, Ohorezko Liburuan sinatu dau Anduezak. Gero, ordu erdiko batzarra egin dabe PSE-EEko eta Euskaltzaindiako ordezkariek eta azkenik agerraldi publikoa egin dabe kazetarien aurrean. Bertan, Eneko Anduezak euskerearen sustapenean landu beharrekoei buruzko dudak azaldu ditu: Zelan sustatu euskerea gero eta anitzagoa dan euskal gizarte honetan? Zelanla bermatu kalidadeko hezkuntzea ikasle guztientzat? Zelan eskaini kultura-eduki erakargarriak Interneten bizi diran gazteei?. Ohartarazo dau, gainera, 2022ko Euskadik zerikusi gitxi dauela orain dala mende erdikoagaz: Herria ezbardina da, euskaldunok ezbardinak gara, lana ezbardina da, ohiturak ezbardinak dira eta euskerea sustatzeko politikek be sasoian sasoikoak izatea oinarrizkoa izango dabe eraginkorrak izateko. Euskerea apriorismo politikoetatik ahalik eta gehien aldendu behar da eta sustapenaren bidean jarraituz, herritar guztiek nahi daben hizkuntzan biziteko askatasuna defendiduko dabe nabarmendu dau. Etorkizuneko politika horreek adostasun zabalaren eskutik etorri behar dirala gaineratu dau Anduezak.

Andres Urrutia be pozik agertu da politikarien bisiteagaz: Atsegin osoz hartzen ditugu PSE-EEko ordezkariak. Eskertzekoa da euren bisitea eta honek etorkizuneko lanak gauzatzeko aukerea emoten deusku. Urrutiak esan dau Akademia beti dagoala zabalik maila instituzionalean alderdi politiko danakaz batzeko, baita eurekaz batera alkarlana bultzatzeko be, euskerearen mesedetan; ondokoa nabarmendu dau: euskerea danona da, euskal herritar danona eta, era berean, hizkuntzea bizibarritzeko ezinbestekoa da danon parte-hartzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu