Korrika eta Euskaraldiaren aurkezpena 'Hitza eta Ekintza' goiburupean

Bizkaie! 2022-02-23 08:32   Euskerea berbagai

Izan gaitezen euskerearen arnasgune.

 

Aurten euskerearen aldeko Korrika eta Euskaraldiagaz herritarren bat egin deien animetako ekitaldia izango da Areetako Geltokian. Aurkezpenean izan dira Amaia Agirre Getxoko alkatea, Lohitzune Rodriguez, Uribe Kostako Korrikako arduraduna eta Rozio Luces Getxoko Euskaraldiaren Getxoko batzordeko (Udalak, Egizu eta Bizarra Lepoan) kidea. Hiru ordezkariek dei egin deutse getxotarrei ekitaldian parte hartzeko, bertan Hitza eta Ekintza leloaren letrak eskuakaz koloreztatu deiezan, ondoren giza-mosaiko bat osotzeko.

Ekimena eguerdiko 12:00etan hasiko da Poxpo eta letrak margotuko dira, Joanes Igeregi eta Maddalen Markaida bertsolariek 22.Korrika eta 3. Euskaraldia aurkeztuko ditue eta 13:45ean getxotarrek osotutako letren mosaikoaren erretratua egingo da, Hitza eta Ekintza leloa zabaltzeko.

Udalak beste behin be agertu nahi dau euskareagaz, geure altxorragaz, dauen konpromiso sendoa. Horregaitik euskerearen erabilerea sustatzeko aurten izango diran jarduera biekaz bat egiten dogu. Badakigu hizkuntza bat berbakaz osotzen dala. Hitzak, berbak beharrezkoa dira ohiturak aldatzeko eta ekintzak beharrezkoak dira inguruan eragiteko. Horregaitik Hitza eta Ekintza leloa zabalduko dogu, getxotarrok zapatuko ekitaldian parte hartu daizuen eskatuz, aitatu dau Amaia Agirre alkateak.

Bestalde, Lohitzune Rodriguez, Korrikako Uribe Kostako arduradunak adierazo dau Korrikaren 22. edizinoa apirilaren 7an halduko dala Getxora, 06:20an. Hitzekin da leloa, euskaldunok ondo dakigulako hitzen bidez ekiten dala eta horren adierazle dira, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, aurtengo omenduak, 34 urtez euskeraz eta euskerearen zabalpenean buru-belarri ibilitakoak. Bidea luzea da oraindino normalizazinoa eta euskalduntze osoa urrun dagozalako eta horregaitik AEK erakundeak herritarrak animetan ditu Korrikan parte hartu deien, batzordeetan, karreran, lekukoa eroaten... Izan gaitezen euskerearen arnasgune. Sentidu, pentsau, hitzekin!, amaitu dau Rodriguezek.

Azkenik, Rozio Lucesek, Euskaraldiaren Getxoko batzordeko kideak gogoratu dau Euskaraldiaren hirugarren edizinoa zemendiaren 18tik abenduaren 2ra izango dala Hitzez ekiteko garaia lelopean: Ezagun eta ezezagunakaz lehen hitzak-berbak euskeraz egingo ditugu, alkarrizketa elebidunetan euskereari eutsiko deutsagu eta lagunak euskeraz ulertzen badau euskaraz egingo deutsagu. Aurtengo Euskaraldiak hizkuntza ohituren aldaketan salto egiteko hitza eta ekintza buztartzeko beharra azpimarratu nahi dau, Joxan Artze poetearen esaldi famatuak dakarrenez, dakitenek erabili ezkero, hizkuntza bat ez da galtzen. Hartu daiguna hitza eta ekin ekintzara!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu