Metallicak Bilboko San Mamesen joko dau garagarrilaren 3an

Bizkaie! 2022-02-22 12:38   Musikea

Sarrerak hilaren 24an, jarriko dira salgai Ticketmaster-en eta Live Nationen-en.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Live Nationegaz alkarlanean jardun dabe kontzertu handi hau ahalbidetzeko: Kontzertuan Weezer, The Hellacopters, Nothing But Thieves eta The Regrettes taldeek be joko dabe.

Juan Mari Aburtok eta Unai Rementeriak azpimarratu dabenez, 45.000 persona bertaratzea aurreikusten dan kontzertu honek Bilbao-Bizkaia indartuko dau ekitaldi handiak egiteko erreferente leza eta oso gogorrak izan diran urte bi honeen ondoren ilusinoa berreskuratzen lagunduko dau.

San Mamesek Metallicaren kontzertua hartuko dau garagarrilaren 3an, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Live Nation sustatzailearen arteko alkarlanari esker.

Kalkuluen arabera, Metallicaren kontertuan 45.000 persona batuko dira eta Bilbao-Bizkaia Rock Day, rock jardunaldi luzearen amaierea izango da, egun horretan talde kaliforniarraren aurretik Weezer, The Hellacopters, Nothing But Thieves eta The Regrettes izango diralako San Mamesen.

Metallicak gaur jakinarazo dau Bilbao-Bizkaia Europan egingo dauen hurrengo birako hitzorduen artean dagoala eta San Mameserako sarrerak eguen honetan bertan, hilaren 24an, jarriko dira salgai Ticketmaster plataformearen bidez eta Live Nationen webgunean (www.livenation.es).

Juan Mari Aburtok, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren arteko alkarlana azpimarratu eta kontzertura joango dala ziurtatu ondoren, adierazo dau oso garrantzitsua dala Bilbon rock musikearen zaleentzat ezinbestekoa eta mitikoa dan talde honen beste kontzertu ikusgarri bat izatea, segurutik nazinoarteko ekitaldi honeen itzulerearen zain egozan jarraitzaile asko liluratuko dituana eta aurten lankidetza publiko-pribatuagaz programetan gabizen ekitaldiakaz bat egingo dauena.

Alkateak azaldu dauenez alaitasuna, dibersinoa eta ondo pasau behar dogu eta, gainera, barriro be mundu mailako ekitaldiak hartzeko uri eta lurralde erakargarri moduan kokatu behar gara. Hori da gure helburu nagusia, gure gizarteari ilusinoa bueltetea eta gure ingurunean inpaktu ekonomikoak sortzea.

Bestalde, Unai Rementeriak adierazo dauenez, urte bi oso gogor igaro ondoren ilusinoa, kulturea eta musika berreskuratu behar ditugu eta Metallicaren kontzertuak horretan lagunduko deusku. San Mames, Bilbo, Bizkaia, hunkitu egingo dira Metallicagaz, 40 urte baino gehiagoko ibilbidean mundu osoan miloeka jarraitzaile, horreetako asko Bizkaian, dituan talde historikoa”. Horregaitik guztiagaitik garagarrilaren 3an San Mamesen Metallicagaz egingo dan kontzertuagaz disfrutetea gura dogu gizarte honek ondo merezidutata dauelako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu