Status Quo taldeak kontzertu esklusiboa eskaniko dau Bilbon

Bizkaie! 2022-02-22 12:15   Musikea

Kontzertua bagilaren 24an izango da.

Jaialdiaren antolatzaileek iragarri dabenez, 60 urtez mundu osoan zehar ibilitako talde britainiarrak Espainian kontzertu bakarra emongo dau aurten Bilbon.

Status Quo entzute handiko taldea da, Whatever you want, What you 're Proposing edo Wordeko Rockin' All Over lako abesti handien egileak, hamarkadetan zehar mundu osoan miloeka zale dituan taldea.

Bagilaren 24an eta 25ean Bilbao Arenan egingo dan jaialdiak eguneko sarrerak dagoeneko salgai ditu salgai 55 € + gastuak eta egun biko bonua 90 € + gastuak.

Sarrerak Kutxabanken eta www.musiclegendsfestival.com jaialdiaren webgune ofizialean erosi daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu