Keu Agirretxearen 'Olimpia' single barria plazan

Bizkaie! 2022-02-22 09:35   Musikea

Olimpia dagoeneko eskuragarri dago plataforma digital guztietan.

Apurka-apurka, Keu Agirretxearen hurrengo albumeko piezak deskubriduten gabiz: Geruzak eta Ahanzkinak kantuen ondoren, Olimpia dator, denpora erdiko pop rock lana, gitarra eta sintetizadoreakaz apaindutako atal erritmiko indartsu bat tartean dala.

Ahotsaren atalak protagonista nagusia izaten jarraitzen dau Keuren azken lanetan, ondarrutarraren sen melodiko ezagunari eustsiz

Berbei jagokenez, arretearen eta erantzun bikainaren bilaketa obsesiboaz dabil, sareek zelan atrapetan gaituen, menpekotasuna, besteen onespena...

Agirretxearen azken lanetan ohikoa izan dan legez, Jon Badiolak produzidu dau abestia.

Bideorako, barriz, Beñat Etxabururen laguntzea izan dau, 2D animazinoaz arduratzen dana.

Grafismoa Josu Eizagirreren lana izan da.

Musikea eta berbak, barriz, Keu Agirretxearenak dira.

Olimpia dagoeneko eskuragarri dago plataforma digital guztietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu