Zea Mays taldea apirilaren 9an bueltauko da

Bizkaie! 2022-02-22 08:07   Musikea

Aiora Renteria abeslariaren minbiziak eragin dau 4 bat hilebeteko geldialdia.

Deskantsau, norberaren burua jagon eta umetokiko minbiziak eragindako burukominak pasau ondoren, talde bilbotarra martxan ikusiko dogu apirilaren 9an, Bilboko Santana Aretoan; hortik aurrera makinatxu bat kontzertu iragarri ditu Zea Mays taldeak.

Prest gagoz agertokietara bueltetako eta gure nahia da taldearen 25.urteurrena zuokaz batera ospatzea, apirilaren 9an Bilboko Santana aretoan. 25 joan dira ta! musika eta errepideko urte honeek ospatzeko topagunea da. Orain, gainera, etxean izango gara eta ilusino berezia egiten deusku ekitaldi hau Zea Mays familiagaz konpartiduteak. Beraz, sarrerak datorren zezeilaren 23an, 12:00etan jarriko dira eskuragarri hemen. Eskerrik asko egiten dogunaren aurrean erakusten dozuen konfidantza eta maitasunagaitik'.

Denporaldi honetan proiektu barrietan lan egiteko aukerea be izan dogu eta, aurrerapen moduan, martiaren 3an gure single barria argitaratuko dogu; oso eskertuta gagoz orain arte jasotako babesagaitik eta danok batera abestien indarra konpartiduteko gogotsu gagoz.

Laster zehetasun gehiago, mila musu guztiontzat! Egurreee!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu