Doctor Deseo taldeak barriro geugaz egon gura dau, barriro ikusleen berotasuna sentidu

Bizkaie! 2022-02-17 11:19   Musikea

Talde bilbotarrak gitarrista barria dakar: Josu Aginaga.

Doctor Deseo taldeak gaur aurkeztu dau Bilboko Bira Kulturan Barriro zuokaz birea - Maketoen Iraultzea - El reencuentro birea

Horrezaz gan, talde bilbotarrak gitarrista barria dakar: Josu Aginaga.

Doctor Deseo taldeak barriro geugaz egon gura dau, barriro ikusleen berotasuna sentidu, barriro kontzertuen zirrarea alkarregaz konpartidu, barriro disfrutau eta bizi nahi ditu kontzertuak. Hiru urte dira zaleakaz ez dirala egon. Bada sasoi. Behin eta barriro zure ondoan egon nahi dau Doctor Deseo taldeak eta danok batera kantau. Horregaitik Doctor Deseo taldeak bira barriari ekingo deutso: Barriro zuokaz birea - Maketoen Iraultzea - El reencuentro.

Zuzeneko indartsuak, sutsuak eta trinkoak izango dira eta, batez be, musika hur-hur entzun, barriro ospatu hemen dogula Doctor Deseo.

Gitarrista barria dakar Doctor Deseo taldeak: Josu Aginaga. Taldekideak dira: Francis: ahotsa; Joe: saxoa; Josu: gitarristea; Joxi: baxua eta koruak; Raul: tekladuak; Txanpi: bateria.

Maketoen iraultzea abestiagaz bideoklipa egin dabe, Iker Villak zuzenduta.

Barriro Zuokaz - El reencuentro birako kontzertuetan laguntzaile berezia izango dabe: Labora Kutxa.

Zuen lege zaharrari su emonez

espaloian egingo dogun jantzea,

maketoen iraultzea

hemen dago.

Kontzertuak:

Martiaren 4an, Azpeitiko San Agustinen (Agortuta).

Martiaren 5ean, Azpeitiko San Agustinen.

Martiaren 19an, Gasteizeko Jimmy Jazz-en (Agortuta).

Martiaren 26an, Atarrabiako Totem aretoan.

Apirilaren 22an, Bilboko Santana aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu