XXI. Musika-Musica, martiaren 4tik 6ra

Bizkaie! 2022-02-15 12:21   Musikea

Naturan inspirautako musikea izango dau gaia.

Musika-Música Naturea Jaialdiak 70 kontzertu eskainiko ditu era guztietako publikoentzat eta ohiko maratoi formatuan, gehienbat Euskalduna Jauregian baina baita Azkuna Zentroan, EHUko Bizkaia Aretoan be eta, lehenengo aldiz, Arriaga antzokian, izan be, martiaren 4an, 19:00etatik aurrera, Haydinen Kreazinoa emongo baita hasierako kontzertu moduan, Robert Howarh-ek zuzenduta eta Bilboko Koral Alkarteagaz eta Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz batera.

Natura izango dau inspirazio-gai Jaialdiak, era horretako bakarra Espainian; gaur goizean aurkeztu dau Juan Mari Aburto alkateak, Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziabe bertan zala.

Musika-Música 2022 Jaialdiak ibilbide bat proponiduko deutso publikoari, naturan inspirautako musikearen historian zehar eta han topauko ditu musika klasikoko obrarik esanguratsuenetako batzuk, besteak beste, Vivaldiren Lau Urtaroak, Haydn-en Kreazinoa, Richard Strauseen Alpetar Sinfonia, Beethovenen Pastorala, Sain Saëns-en Animalien Inauteria, Mahler-en Lurraren Kantua edo Copland-en Apalachian Spring.

Aldi honetako barrikuntza nagusia da gaia bera, Naturea, ez da izango garai jakin batekoa, ibilbide bat Berpizkundean hasi eta gaur arte, musika eta eszena-adierazpen garaikideenetara arte baino: Vivaldiren Lau Urtaroak DJ bategaz konpartiduta agertokia eta zelan ikusi ahal izango dan egun horretarako propio diseinautako bideo-sorkuntza bat, Daniel Oyarzabalek organoagaz eta Miriam Hontanak biolinagaz joko dabena Euskalduna Jauregian, martiaren 4an, 20:45etik aurrera.

Horrezaz gan, Alkateak aurreratu dauenez, musikea auzoetara be helduko da, musika proposamen deszentralizatu eta ibiltari baten bitartez, auzotarren harridurea eraginez uriko kale eta plazetan.

Sarrerak

Zezeilaren 16tik aurrera erosi ahal izango dira. Euskalduna Jauregiko leihatiletan, astelehenetik zapatura, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Kutxabank-eko orotariko kutxazainetan.

Taldeentzako: 94 403 51 80 telefonoan, 12 sarreratik gora kontzertu bererako (gitxienez 50 sarrera erosi behar dira).

Kiosko eremuan Interpretatzaile Gazteen kontzertuetara sartzeko, sarrerea beharko da (3 euro).

Egitarauaren zehetasun guztiak eta ordutegi eta prezioen gaineko informazinoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu