Aguraindik 'Sin filtro' datoz

Bizkaie! 2022-02-15 08:19   Musikea

9. diskoa dakar Kaotiko taldeak.

Hiru urte joan dira baina Kaotiko punk-rock talde esanguratsua estudioko bederatzigaren lanagaz bueltan da. Taldearen esentzia baztertu barik soinu barriak eta esperimentazinoa dakarz boskote arabarrak, estilo biriribil, pertsonal eta boteretsua.

Abesti lotsabako eta garratzak, melodia korrosibo, soinu sendo eta eutsiezinak; riff sutsuak, filtro bako letra erasokorrak. Estilo horreek, segurutik taldearen betiko jarraitzaileak asetzeaz gan eremu eta soinu barrietara edegita, aspaldiko esentziari eutsi eta punk-rock taldeen bila dabizanen aurreikuspenak be bardinduko ditu.

Entzun Kaotiko taldearen Adicto kantua hemen.

Kontzertuak

Martiaren 4an, Gernikako Iparragiren, KAOTIKO + PURAPOSSE.

Martiaren 5ean, Donostiako Doka Kafe Antzokian, KAOTIKO + PURAPOSSE.

Martiaren 11n, Amurrioko Burubion, KAOTIKO + PURAPOSSE..

Martiaren 12an, Tafallako Kube aretoan, N1512 + PURAPOSSE.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu