Mikel Retolazak irabazi dau Busturialdeko Bertsolari Txapelketako I. finalaurrekoa

Bizkaie! 2022-02-14 10:22   Bertsolaritzea

Hurrengo kanporaketea Busturiko Aingerubide aretoan izango da zezeilaren 18an.

Mikel Retolaza 'Mikelo' kantetan | Ikusi handiago | Argazki originala



Lilibertsoren ekinbidez antodutako saioan giro zoragarria egon zan Errigoitin eta bertsozaleak saio edar batez gozetako aukerea izan eben. Mikelok 166,5 puntu jaso zituan, Beñat Bilbaok 159, Enare Muniategik 155, Koldo Muñizek 154, Ander Elortegik 152 eta Janire Arrizabalagak 146.

Hurrengo kanporaketea Busturiko Aingerubide aretoan izango da datorren barikuan, zezeilaren 18an, 21:00etan. Oholtzan kantuan: Aitor Etxebarriazarra Gabiola, Julen Ibarguengoitia Ordorika, Eneko Aldana Carrasco, Xabi Enbeita Ibarra, Nagore Beitia Telletxea eta Lurdes Ondaro Mallea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu