Julene Iturbek irabazi dau XXI. Abra Saria
2022-02-14 09:43 BertsolaritzeaZorionak Julene, eutsi goiari!
Euskal Herriko 6 bertsolari gazte lehiatu dira Abra Sariaren 21. edizinoan. Hitzordua pasa dan barikuan, zezeilaren 11n izan zan mokau bizkorgarri baten ondoren. Bertsolariak eta zaleak Getxon, Algortako Azebarri alkartearen kultur txokoan batu ziran.
Ondoko bertsolariak izan ziran oholtzan: Maider Altuna (Arrigorriaga), Josu Txoperena (Hendaia/Lesaka), Julene Iturbe (Azkoitia), Ekain Alegre (Altsasu), Oihan Diaz (Algorta) eta Unai Anda (Ametzaga). Gai-jartzailea, barriz, Naroa Torralba izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!