‘Klima-aldaketearen oinarrizko lexikoa’ plazaratu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2022-02-11 11:31   Euskerea berbagai

Oinarrizko kontzeptu batzuk argitu eta euskerazko terminoak finkatzen laguntzea da asmoa.

Gero eta gehiago berba egiten da hedabideetan nahiz kalean klima aldaketaz eta aldaketa horri aurre egiteko hartu behar diran neurriez; esate baterako, gai horrek zeresan handia emon dau Nazio Batuen Erakundeak atondu barri dauen nazinoarteko COP26 goi-bilerearen harian.

Holan, klima-aldaketaren inguruko esamolde ugari dabiz txertatzen eguneroko berbakeran, baita euskeraz be eta Euskaltzaindiak eta UZEIk horreen hautaketa bat egin eta Klima-aldaketearen oinarrizko lexikoa argitaratzeko beharra ikusi dabe, oinarrizko kontzeptu batzuk argitu eta euskerazko terminoak finkatzen laguntzeko.

Urtarrilaren 28ko Osoko Bilkuran onetsi eban Euskaltzaindiak aitatutako lexikoa eta bertara 25 kontzeptu batu dira, besteak beste, deskarbonizazino, karbono-aztarna eta klima-larrialdi.

Euskaltzaindiak eta bere erakunde atxikia dan UZEIk alkarlanean argitaratu dituen beste lexikoetan bezela (Koronabirusaren oinarrizko lexikoa eta Telelanaren oinarrizko lexikoa), oinarritzat hartu dira Euskaltzaindiaren hiztegi arauemoilea (Euskaltzaindiaren Hiztegia) eta Euskalterm terminologia-banku publikoa, bai eta inguruko beste hizkuntzetako terminologia-banku nagusiak be. Era berean, lan honetan oso kontuan hartu da klima-aldaketeari buruzko euskerazko erabilerea be, batez be, hedabideetakoa.

Klima-aldaketearen oinarrizko lexikoa Euskaltzaindiaren webgunean ikusi daiteke hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu