Piztiak taldearen 'Begietara begiratu' gaur ikusgai

Bizkaie! 2022-02-10 08:51   Musikea

Abesti barri bi dagoz: Barrun barrukuk (Josu Aranbarri) eta Begietara begiratu (Txomin Uribe).



Piztiak
taldean 2.021ean 30 urte bete genduzan eta hori ospatzeko XXX diskoa atarako dogu. Bertan abesti barri bi dagoz: Barrun barrukuk (Josu Aranbarri) eta Begietara begiratu (Txomin Uribe), gehi 30 urte honeetan atara ditugun 7 diskoen artean aukeratutako abesti zerrenda bat.

Begietara begiratu (Txomin Uribe) lehen singlea da, etxean gaixotasun larri baten ondorioz izandako bizipen eta galerearen sentipenez sortutako abestia. Gaixotasun larri bat euki edo izan dabenei eta bere ingurukoei eskeinitako abestia da.

Horregaz batera El Monstruito produktore independenteak egindako film txikia be hor dabil, gaur, zezeilak 19, goizeko 10:00etan ikusgai Begietara begiratu.

Zuzenean

Martiaren 10ean plazaratuko dabe XXX cd bildumea eta kontzertuakaz hasiko dira berehala:

 · Martiaren 11n, Bilboko Bira Kulturgunean (Akustikoa).

· Martiaren 26an, Getxon, Algoertako Azebarrin.

· Apirilaren 30ean, Tolosako Bonberenean.

· Maiatzaren 14an, Azkoitiko Matadeixen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu