Bertso Maratoia Abusun

Bizkaie! 2022-02-09 12:24   Bertsolaritzea

Aurtengo Ibilaldiaren harian dator.

Euskalgintzearen ekosisteman, etenik bakoak dira barrikuntzea, sorkuntzea eta eraldaketea. Bertsolari, gai-jartzaile, epaile eta zaleen eskutik dabiz ekosistema horren harri horri eragiten, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak lagunduta.

Abusuko Bertso Maratoiari esker, ekosistemaren printza batzuk erakutsiko dira Bilboko Abusu Ikastolan, 42.195 segunduko saioan (maratoiak metroak beste): 50 lagun inguru izango dira kantari, edade, jatorri eta maila askotakoak, 10-80 urte artekoak, bertso jarrietan edo trikitiz lagundutako koplatan.

Eguerdi aldera, eraldaketa horren sustatzaile nagusietakoa izan dan Xabier Amurizak hartuko dau parte, Zu ere bertsolari eta Hiztegi errimatua-ren egile. Gune erdaldunduetan be ekosistemeak bere agerpenak baditualako.

Emon izena hemen: kultura@ibilaldia.eus

Ibilaldia 2022, erroHarriHar!, maiatzaren 29an, Abusu Ikastolan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu