2022/02/14 18:30

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian | Berbaldiak

Darwinen Eguna

18:30

Lehenengo berbaldian, La ontogénesis del lenguaje: el lenguaje antes del lenguaje izenburupean, Núria Sebastián Gallés zientzialari kognitiboak jentaurrean azalduko dau zelan gauzatzen dan hizkuntzaz jaubetzeko prozesua, izan be, jaiotzearen aurretik hasi eta urte bi bete arte garatzen dogun prozesu horri esker, ikasle hutsak izatetik ezagutza espezializatua izatera igaroteko aukerea dogu denbora-tarte laburrean.

Normas sociales y evolución humana izenburuko bigarren berbaldian, Joseba Ríos Garaizar, Bilboko Arkeologi Museoko tekinariak giza eboluzinoa arau sozialen ikuspegitik jorratuko dau, hau da, personek gizarte mailako bizikidetza hobea izateko jarraitu beharreko arau eta erregelen multzoa aztertuta. Berbaldian, gizarte-arauek giza eboluzinoan izandako garrantziari buruzko hausnarketea egingo da, arkeologia paleolitikoaren zenbait adibide paradigmatikoren bitartez.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu