Badator IX. Gernikako Lekuek hibernazinoari agur esateko

Bizkaie! 2022-02-07 07:45   Musikea

Eskuratu bonoa (25€) hemen.

Jaialdi boluntario eta autogestionatuak bederatzigarren edizinoaren programazinoaren zati bat aurkeztu dau, martiaren 12tik 19ra, besteak beste, ZA!, Verde Prato, Merina Gris eta Acid Mess taldeak barrubatuko dituana. Eskuratu bonoa hemen.

Euskal Herriko urteko lehenengotariko jaialdiak bederatzigarren edizinoa dakar 2022an eta, beti bezela, Gernikako hainbat lekutan izango dira kontzertuak: Kalean, Astran, Iparragirre Rock Alkartean, Kult Parnason eta Lizeoan. Jaialdi autogestionatu eta boluntarioak bere manifestu poetikoa aurkeztu dau.

ZA!, Verde Prato, Merina Gris, Acid Mess, Numen, Dupla, Gailu, Bondi 22, J Martina, Empty Files, The Broken Horizon eta beste hainbat talde arduratuko dira hibernazino pandemikoagaz amaitzeko, Lekuek atontzaileen filosofia islatzen dauen programazino potolo eta independente baten barruan. Kulturea aldarrikatzeko astea, segurtasun-neurri guztiak errespetauta, emozioanalak ez diran bestelako kutsatze guztiak ebitetako.

Kontzertu, berbaldi, disko, arte azoka, dj, tailer, erakusketa eta beste jarduera gehiago konfirmetako zain, edizino barri honen grafikea nabarmendu behar da, izan be, urtero bertako artista batek diseinauko dau eta 2022an Iparragirre-ko bazkide, musikari eta tatuatzaile dan Martintxo-ren txandea izan da (@martintxo_tat).

Bonuak formatu fisiko zein digitalean salgai. Bonuak (25€) Gernikako Astra, Aterpe eta Ospa Tabernan dagoz eskuragarri. Horrezaz gan, www.gernikakolekek.com webgunearen bidez be erosi daitekez.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu