Rap feministea dakar La Furiak 'Post mortem' diskoan
2022-02-03 12:39 MusikeaHamar kantu ditu nafarraren laugarren diskoak.
Indar handiz dator bueltan La Furia, ideak garbi eta laguntzaile bikainez inguratuta. Laugarren diskoa dau Post mortem izeneko hau (Baga Biga), rap estiloa oinarrian, baina bestelako doinuakaz nahastauta. Raperoa da La Furia, baina horren ganetik ipinten dau feminista izatea, lan barrian agirian geratzen danez.
Kontzientzia politiko garbiz eginiko kantuak dira disko barriak dakarzan hamarrak, autoreak feminismoaz dauen ezagutza sakonaren erakusgarri. Musikea oinarri, ahotsa da mezuak zuzen eta garden bialtzeko bitartekoa. Gai pisutsuak, batzuetan ilunak, aitatzen ditu La Furiak, baina aurrera egiteko indarra dago pieza guztietan, askatasun feministea helburu.
Rap eklektikotzat jo leiteke Post mortem-ekoa. Izan be, ahotsari laguntzeko baseetan danetariko doinuak sartu ditu La Furiak, jatorri ugaritako kolaboratzaileei esker. Punk, rock, swing, reggaeton, elektronikea zein erromeria, danek bat egiten dabe proiektu honetan.
Ahotsak bere etxean grabau ditu La Furiak, eta Iñaki Bengoa eta Rec Overflow arduratu dira produkzinoaz, Arrasateko Shot! aretoan. Masterizazinoa Jonan Ordorikak egin dau. Kolaboratzaileen artean, Mursego, Iago eta Karlote, Maixa Lizarribar eta Ekiñe aitatu leitekez.
Baseen egileak honeek dira: Iñaki Bengoa, Rec Overflow, Unai Muguruza, Asier Leatxe eta William Pander.
Aurrerapen lez, Ama kantua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!