Lurrari dei eginez hasiko dabe zezeila Arabako bertso eskolek

Bizkaie! 2022-02-02 10:36   Bertsolaritzea

Agate Deunagaz lotutako hamar saio atondu ditue.

Antxinako ohitureari eusteko asmoz, Arabako Bertsozale Alkarteak, bertso eskolek eta kulturgintzako eragileek hamar saio atondu ditue beste horrenbeste uri, herri eta eskualdetan, Agate Deunaren bezperan, zezeilaren 4an (Aramaion, 5ean).

Egunak luzatzen hasi dira eta lurra lozorrotik itzartzen dabil orain, horregaitik, lurrari oles eginez hasi nahi dabe zezeila Arabako bertsozaleek. Udabarria laster helduko da, eta prest egon beharra dago.

Saio bakotxean, lekuan lekuko bertso eskolako kideak eta Arabako bertsolari ezagunak ibiliko dira kantuan, inguruko parajeetan. Kasu gehienetan, kultur taldeen eta ikastetxeetako neska-mutilen laguntzinoa be izango dabe. Honeexek dira hamar hitzorduak eta bakotxean egongo diran bertsolariak:

- Legutio (09:00): Unai Anda eta Peru Abarrategi.

- Agurain (12:30): Xabi Lasa eta Oihane Perea.

- Araia (16:30): Oihane Perea eta Aitor Najera.

- Laudio (17:30): Iñaki Cabeza eta Asier Rubio.

- Gasteiz-Amaia zentroan hasita (17:30): Uriko bertso eskoletako ikasle eta irakasleak.

- Gasteiz-Salburua (17:30): Maddi Agirre eta Gorka Pagonabarraga.

- Bastida (17:30): Herriko bertso eskolea eta txistulariak.

- Mendialdea (18:30): Ekaitz Samaniego eta Andere Arriolabengoa.

- Oion (19:00): Beñat Otamendi, Unai Bengoetxea eta Iker Olabarrieta.

- Aramaio (zezeilaren 5ean, 09:30): Herriko bertso eskolea eta kultur talde ugari. 

Lurra esnatuz izeneko ekimen honetan parte hartzeko deia zabaltzeko, bideoa be egin dabe Arabako bertsolariek. Ikusi hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu