Martxan dago Harrapazank

Bizkaie! 2022-02-01 10:59   Euskerea berbagai

Gazteentzat euskerazko aisialdia eskaintzen dauena.

Bilboko Udalak martxan jarri dau aurten be Harrapazank programea, euskerazko gazte-aisialdikoa eta oraingo aldi honetan harrapatu zeure aukerea! goiburupean.

Programa honen helburua da bilbotar umeek, 10 eta 18 urte bitartekoek, euskerea ezagutu eta erabiltea aisialdiko jardueretan eta, era horretan, euren guneetan eta denpora librean euskerearen alde motibazinoa eta euskerearen erabilerea indartzea; gainera, programa honetan, zeharkako gaiak be lantzen dira, balioakaz zerikusia dabenak, besteak beste, bardintasuna, inklusinoa eta dibersidadea eta osasuna.

Harrapazank Bilboko Udalaren programa bat da eta Euskaltzaleen Topaguneagaz alkarlanean gauzatzen da eta, horren bidez, ahalik eta gazterik gehienakana heltzeko pentsautako eta atondutako jarduerak eskaintzen dira.

Harrapazank arratsaldeetan

Hamasei tailer erakargarri izango dira eta bariku arratsaldeetan egingo dira, martitik bagilera:

Akrobazia aereoak: martiaren 11n, 18:00etatik 19:30era, Jantzaka Zirko Espazioa izeneko lekuan.

Songwriter: martiaren 11n, 17:30etik 19:00retara, TAOM estudioan.

BeatBox: martiaren 18an, 17:30etik 19:00retara, Abando Udaltegian.

Antzerki musikala: martiaren 25ean, 17:30etik 19:00retara, Basurtu Udaltegian.

Songwriter: apirilaren 1ean, 17:30etik 19:00etara, TAOM estudioan.

BeatBox: apirilaren 1ean, 17:30etik 19:00retara, Euskerearen Etxean.

Akrobazia aereoak: apirilaren 8an, 18:00etatik 19:30era, Jantzaka Zirko Espazioa izeneko lekuan.

Songwriter: apirilaren 22an, 17:30etik 19:00etara, TAOM estudioan.

BeatBox: apirilaren 29an, 17:30etik 19:00retara, Abando Udaltegian.

Antzerki musikala: maiatzaren 6an, 17:30etik 19:00retara, Santutxu Udaltegian.

BearBox: maiatzaren 13an, 17:30etik 19:00retara, Begoña Udaltegian.

Malabare eta ekilibrioak: maiatzaren 20an, 18:00etatik 19:30era, Jantzaka Zirko Espazioan.

Antzerki musikala: maiatzaren 27an, 17:30etik 19:00retara, Deustu Udaltegian.

Tye Die: Bagilaren 3an, 17:30etik 19:00retara, Basurto Udaltegian.

Argifest: Bagilaren 10ean, 17:00etatik 20:30era, Tiboli ikastetxeko jolaslekuan.

Graffitia: Bagilaren 17an, 17:00etatik 20:30era, Euskalduna zubian.

Eszenea

10 eta 18 urte bitarteko Bilboko gazte artista eta sortzaileek aukerea izango dabe Eszena izeneko talentuen lehiaketan parte hartzeko.

Lehenengo fasean, zuzeneko castingak egingo dira eta behin lehenengo urratsa igarota, masterclass bat eta tutoretzak izango dira talentua jorratzeko eta ikuskizuna aurkezteko lehiaketan, coach-eko adituak diran personen laguntzeagaz.

Epaimahaiak finalistak hautatuko ditu eta 10 izango dira kategoria bakotxean: juniorrak, 10 eta 13 urte bitartekoak eta seniorrak, 14 eta 18 urte bitartekoak. Banaka edo taldeka parte hartu ahal izango da.

Hainbat sari dagoz lehiaketan irabazteko: 500 euro, 300 euro eta bonu bat 200 eurokoa, kategoria bakotxean; barrikuntza moduan, beste sari bat gehituko da kategoria bakotxean: ikuslearen saria.

Lehiaketearen finalak maiatzaren 20an eta 21ean jokatuko dira, Bilborock Aretoan.

Klikazank

Urteko beste proposamen bat, Rocket League txapelketa bat da, bideo-jokoetan oinarritua. Jokalari bat beste baten kontra formatuan jokatuko dira partidu guztiak eta sailkapenaren hasierako fasea partidu bakarrekoa izango da, eta 5 minutu iraungo dau.

Lehiaketea apirila eta maiatza bitartean jokatuko da eta azken partidua zuzeneko finala izango da, Bilborocken, hirutik (3) onena hautatzeko.

Aurrez aurreko jardueretan parte hartzeko, ezinbestekoa da izena emotea aldez aurretik, www.harrapazank.eus webgunean, gaur hasi (zezeilaren 1a) eta zezeilaren 28ra arte.

Tailerrak online

Edozein lekutan eta moemntutan gozetako saioak: graffitti, frame to frame, erretratu collage, parkour, patinajea, eta tutoretzak mini pizzak egiten ikasteko.

Saioak zezeilaren 1etik aurrera ikusi ahal izango dira harrapazank.eus webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu