STR talde bizkaitarrak 'Quiere +' kantua dakar

Bizkaie! 2022-01-31 10:29   Musikea

Zezeilaren 19an, Bilboko Bilborock aretoan, 22:00etan. Sarrerak hemen.

STR talde bizkaitarrak pausu handia emon dau Yahtoy (You Always Hurt The One You Love) diskoagaz, -beti mintzen dozu maite dozuna-. Bihotzetik bihotzera doan diskoa da. STR taldearen diskoak pop-trapa eta autotunea ditu osogairik indartsuenak eta erritmo horreen alboan dagoz hainbat osogai-laguntzaile, EDM (Electronic Dance Music), future bass, pop-funk eta askotariko zertzeladak. Quiere + abestiak ondoko hausnarketea dauka: ezerezagaz asetzen ez diran horreetakoak gara, are gehiago gure balaunaldiak bizi dauen modernidade likidoaren influentziaren menpean. Ameriketako traparen soinu ilunak beat indartsuagaz buztartuta: Sanmartin beti ailegauko jako oihuka eskatzen dagoan txarriari.

Bideoaren zuzendaritzea Julen de la Sernak egin dau. Jantziak: Iratxe Aguilera. Kamara laguntzaileak: Iker Vila, Iratxe Aguilera, Xabier Bengoa. Produkzino- laguntzailea: Maria Redondo. Figurante-multzoa: Zaloa Flores, Leire Campos, Nahia Hierro, Goizalde Zuloaga, Haritz Redondo, Ion Redondo, Guille Rivas eta Jon Goiko, Aritzella.

Kontzertuak

Zezeilaren 19an, Bilboko Bilborock aretoan, 22:00etan. Sarrerak hemen.

Martiaren 12an, Azpeitiko San Agustin kulturgunean, (+ Zelanda), 21:0etan. Sarrerak hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu