2021eko Sabino Arana Sariak: gizartearen aurreko alkartasuna eta konpromisoa

Bizkaie! 2022-01-31 09:31   Kulturea

Ama Lurra danona da eta danok askatasunez mobiduteko aukerea izan beharko geunke.

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu buru izan dela, euskal gobernuko sailburu, erakundeetako ordezkari eta herrialdeko politika, kultura eta gizarte-arloko persona ezagun ugari izan dira kultura-ekitaldian.

Sabino Arana Fundazinoak XXXIII. Sabino Arana Sariak emon ditu: Luis Ugalde josulagun euskal-venezuelarra, Amaiur herriko Gaztelu alkartea, Luis Maria Bengoa kazetaria, CD Bidasoa kirol-alkartea, Basque Culinary Center eta Aita Mari migratzaileak erreskatetako ontzia saritu ditue.

Fundazinoaren Patronatuko kideek lagunduta, Sabino Arana Fundazinoaren presidente Mireia Zaratek emon ditu sei sariok. Aurreko 32 edizinoetan, beste 180 petsona, alkarte eta erakundek jaso dabe Fundazinoaren autortzea.

Aita Mari erreskate-ontziaren lan humanitarioa; Luis Mari Bengoa kazetariak zabaldutako gure balioen eta tradizinoen sustapena; Basque Culinary Centerren prestakuntzearen eta berrikuntzaren aldeko apustua; gure memoria historikoaren zaintza, Amaiur Gaztelu Elkartearen eskutik; CD Bidasoa kirol-elkarteak egindako euskal eskubaloiaren eta Euskadiren sustapena eta hedapena nazioartean; eta Luis Ugalde josulagunaren gizarte-konpromisoa eta bidegabekerien salaketea izan dira nagusi Arriaga antzokian egindako ekitaldian.

Sari-banaketearen hasiera-ekitaldian, Mireia Zaratek ondokoa nabarmendu dau: Izurritearen urte bi honeetan itxi gaituen persona guztiei eta bertaratutakoak gogoratu ditu aurtengo saridunen balioak aldarrikatzeko: alkartasuna, eskaintzea, konpromisoa, eskuzabaltasuna, ekintzailetzea, ausardia, sustraiak eta oroimena. “Esandako balioak azpimarratu nahi ditugu gaur egun, pandemiak eragin deuskun larritasunari eta itoaldiari aurre egiteko eta izurritea bera gainditzeko botikarik onenak diralako, norberekoikeriaren, populismoaren edo demagogiarenkontrako txertorik onenak, azpimarratu dau.

Sabino Arana Fundazioaren presidenteak eskerrak emon deutsee, pandemiaren ondorioei erantzuteko ahaleginak eta bi egin dituen erakunde guztiei, bai eta zerbitzua emoteko konpromisoa eta bokazinoa erakutsi daben profesional guztiei, baita personek eta familiek pairatutako mina arintzen lagundu duten guztiei.

Luis Ugalde

Agertokira igon dauen lehenengoa Luis Ugalde josulagun bergararra izan dau, azken 65 urteotan Venezuelan bizi dan gizarte-ekintzaile eta eredu moral eta politikoa. Ugaldek saria jaso dau bere gizarte-konpromisoagaitik eta justizia defendiduteagaitik, betibe herritarren ahotsa entzuten eta errespetetan dauen gizarte demokratiko baten alde jardun dauela.

Aita Ugaldek adierazo dauenez, Fundazioak orain 65 urte etxetik joan zan semeari emon deutson sariak kontuak emotera behartu dau. Horren harian, Iñigo Loiolakoak eta Frantzisko Xabierkoak, hau da, euskaldun unibersalenek, Jesusen lagun izateak merezidu dauela erakutsi eurtsiela adierazo dau. Gipuzkoarrarengandik Nazaretekoaren ikaspenak jaso nituan: bizitza beste baten alde emoten dauenak, galtzen dauela dirudien arren, irabazi egiten dau. Frantzisko Xabierkoak, ostera, indiar, txinatar eta japoniar ezezagunei emondako anaien arteko besarkada profetikoaren bidez, erakutsi eustan maitasuna unibersala dala, distantziak laburtzen dituala eta horma arrazista guztiak eraisten dituala. Gizateriagaz senidetzen erakutsi eustien euskaldun bi hareek, muga guztietatik harago, adierazo dau.

Bere jatorriaz eta euskal baserriaz be egin dau berba: Bihotz eta suzko baserri haretan, zailtasunen aurrean amore ez emoten ikasi neban, hau da, zailtasunei lan eginez aurrera egiten. Horregaitik, autortzen dot zor deutsedala Moyua Torre baserriko nire sustraiei; sustraiak eta enborra, gerora Ignaziok eta Xabierrek Jesusen izerdiz txertaturikoak, guztiok argitzen eta, Venezuelako lurretan, gari-alea baikinen ereiten eta muga barik birsortzen erakutsi deuskuena, danaren gainetik maitatzeko” esan dau Ugaldek.

Amaiur Gaztelu Alkartea

Amaiur herriko alkate Isabel Aleman Amaiurren altxaturiko monolitoaren laburpen historikoa egiten hasi da, eta gogoratu dau herritarren ekimenez eta sasoiko euskal erakundeen laguntzaz eregi ebela.

Monolitoak, Euskal Herriak bezala, diktaduraren gau luzea pairatu behar izan zuen, eta eraitsi ere egin zuten, Amaiurrek darakutsan memoria historikoa ezabatu nahian. 1982an, Gaztelu Alkartea sortu zan monumentua eta haren esanahia berreskuratzeko.

Alkateak nabarmendu duenez, XXI. mendean, gure Herriaren memoria zientzian oinarritzen dogu eta horregatik, ikerketa zientifikoak lagun ekin diete Amaiurko gazteluaren eta bertako inguruaren arkeologia- eta musealizazino-lanei. Zientziak ez dau nahitaez isolamendua esan nahi eta Amaiur horren adibide garbia da. Esangura horretan, Amaiurren, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako ikasle eta herritarren artean auzolanean egin dala adierazo dau.

Amaitzeko, alkateak esan dau gure arbasoen historia ezagutu behar dogula, herri lez aurrera egin ahal izateko. Amaiur Gaztelu Alkarteak memoria historikoa berreskuratzeko bideari atxikita lan egiten dau.

Luis Mª Bengoa

Luis Mari Bengoa kazetariak, hainbat hamarkadatan herri-kirolen ahotsa eta arpegia izandakoak eta gure sustraiak, lurreko produktuak eta ohiturak aldezten eta sustatzen etenbako aldarria egin duaenak, gurasoei eskaini deutsee lehen berbak eta saria bera, hau da, eguneroko ikasgaia dakarren unibersidade honetako lehenego maisu-maistrei, nabarmenei eta bidean lagundu deutsee lagun eta kolaboratzaile ugariei.

CD Bidasoa

Europako Kopa batek, Europako Errekopa batek, Asobal Liga bik, Errege Kopa bik, Asobal Kopa batek eta Errekopa batek distirea emoten deutse Bidasoa kirol-akartearen palmaresari, hau da, 60 urteko historian, eskubaloia gure herrialdean sustatzen eta Irun, Bidasoaldea eta Euskadi nazinoarteko kirol-ingurumarian zabaltzen lagundu dauen klubari.

Berbaldian, kirol-alkarteko presidente Gurutz Aginagaldek herriaren aurreko konpromisoa azpimarratu nahi izan dau: Herriko kluba da eta herriaren zerbitzuko dago”, esan du Aginagaldek. “Guztiz aintzat hartzen dogu gure umeen prestakuntzan, izan be, gure lehen taldean ibilteko jokalariak trebatzeaz gan, herriko familiek emoten deutsen hezkuntzan laguntzea baita gure betebehar nagusia azpimarratu dau.

Basque Culinary Center (BCC)

Mondragon Unibersidadearen eta euskal erakundeen arteko aliantzearen ondorioz, proiektu hau orain hamarkada bat jarri eben martxan eta hain denpora laburrean, eredugarri bihurtu da nazinoartean prestakuntzan, barrikuntzan, ikerketan eta gastronomiaren sustapenean. Joxe Mª Aizega zuzendariak adierazo dauenez, BCCren berezko nortasunak ez dauka zerikusi handirik ohiko erakunde akademiko bategaz: Gure nortasuna lotuago dago barrikuntzeagaz eta gastronomiari buruzko begirada garaikideagaz eta uste dot eredu bihurtu garela horretan, sustatzaile sendo.

Aita Mari

Nerea Machado Salvamento Marítimo Humanitario-Aita Mari alkarteko kideak gogorarazo dau proiektua martxan jarri ebenetik sei erreskate-misino egin dituela (gaur egun, zazpigarrena dago martxan) eta 714 persona erreskatau dituela: Sariak giza eskubideen aldeko alkartasun-burruka nekaezina eta etenik bakoa autortu nahi dau eta Mediterraneoan egunetik egunera bizi dan egoera tamalgarria ikusarazoten dauela.
Baina gu ez gagoz han inoren salbatzaile, argitu dau Machadok. Ama Lurra guztiona da eta danok askatasunez mobiduteko aukerea izan beharko geunke, Giza Eskubideek aldarrikatzen daben bezela eta euskaldunok zeozelako esperientzia dogu kontu horretan.

Nerea Reparaz kazetariak gidatu dau ekitaldia eta Verdini Jantza Taldeak girotu dau emanaldia.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu