22. Korrikaren dokumentala egin dau Txakur Gorriak, 'Uhinak'
2022-01-29 08:27 Euskerea berbagaiBerben bidezko errealidadea eta ekitearen gaitasuna dira kontakizunaren ardatza.
Aurreko edizinoetan lez, 22. Korrikaren inguruan be dokumentala aurkeztu dau AEK-k. Laudion, Aiaraldeko Ekintzen Faktorian aurkeztu dabe Uhinak izeneko ikus-entzunezkoa, eskualde haretan hasiko dalako aurtengo edizinoa, Amurrion. Txakur Gorria kolektiboko kideek izan dabe dokumentala egiteko ardurea.
Txakur Gorriako kide Ane Labaka Mayozek azaldu dauenez, aurtengo Korrikaren leloak (Hitzekin) batzen dituan kontzeptu biak dira dokumentalaren ardatza, hitz eta ekin. Labakaren esanetan, leloak zati bi dituan moduan, geuk be zati horreetan bietan bereizi dogu dokumentala.
Hitz kontzeptuari jagokon zatian, bederatzi lagun batu ditue, eta bakotxak bere errealidade linguistiko eta emozionala azaldu dau berben bidez. Ekiteari jagokon zatian, ostera, berbek mundua eregiteko daben gaitasunaz gogoetea egiteko deia egiten dau filmak, Lorea Agirreren ahotsean eta Korrikako irudi zaharrez lagunduta.
Korrikako arduradun Asier Amondok azaldu dauenez, dokumentala Aiaraldean aurkeztu nahi izan dabe, 22. edizinoa han hasiko dalako, martiaren 31n. Amondogaz batera, erakundeetako eta euskalgintzako hainbat ordezkari izan dira Laudioko estreinaldian, esate baterako, Arabako Foru Aldundiko Lexuri Ugarte, Laudioko alkate Ander Añibarro, Artziniegako alkate Joseba Vivanco, Lorea Agirre kazetaria, dokumentalean parte hartu dabenetako batzuk eta eskualdeko euskaltegietako kideak.
Behin Laudion aurkezpena eginda, Euskal Herriko leku ugaritan be ikusi ahal izango da Uhinak dokumentala, herririk herriko bireari esker. Ganera, zezeilaren 24an ETB1en emongo dabe eta egun horretan bertan interneten ipiniko dabe.
Ikusi trailerra hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!