2022ko BBK Bilbao Music Legends-ek 'Warming Up' aurkeztu dau
2022-01-27 12:48 MusikeaKontzertuak urian zehar zabaldu eta ikusarazotea da helburua.
BBK Bilbao Music Legends Fest lehenengo aldiz atonduko da Bilbon, Bilboko Udalaren eta BBKren babesari esker.
The Steepwater Band, Chicagoko blues-rock taldea da Warming Up-en barruan baieztatu dan lehenengo banda eta maiatzaren 26an izango da Kafe Antzokian. Datozen egunotan iragarriko ditue beste artista, data eta agertoki batzuk, komunikabideen eta sare sozialen bitartez nahiz jaialdiaren webgunean.
Atontzaileek The Steepwater Band taldearen kontzerturako emongo dituen 50 gonbidapenetako bat lortzeko aukerea emongo deutse BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdirako sarrerak erosi dituenei.Horretarako, mezua bialdu behar dabe mlf@dekkerevents.com helbidera. Helbide horretara mezu elektronikoa bialdu eta jaialdirako sarrera edo erosi izanaren egiaztagiria (bonuaren erreferentzia edo barra-kodea dauena) izen-abizenakaz batera eransten daben lehenengo 50 personek gonbidapen bana jasoko dabe Warming Up-eko lehen kontzerturako. Gonbidapen bakarra emongo da aldez aurretik erositako sarrera bakotxeko. Gonbidapenak eskatzeko epea urtarrilaren 31n hasi eta zezeilaren 28an amaituko da.
BBK Bilbao Music Legends Fest motorrak berotzen hasi da eta bagilaren 24an eta 25ean Bilbao Arenan egingo dan jaialdiaren babespean, Warming Up aurkeztu dau, Bilboko hainbat agertokitan nazinoarteko eta bertako artisten zenbait kontzertu programetako asmoz. Jaialdia Bilbon zehar zabaldu eta ikusarazotea da Warming Up-en helburua, uria bera nabarmentzeko, izan be, BBK Bilbao Music Legends Fest lehenengo aldiz atonduko da Bilbon, jaialdiaren babesle ofizialak diran Bilboko Udalaren eta BBKren babesari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!