Durangaldeko Ikerlari gazteentzat saria eratu dau Gerediaga Alkarteak

Bizkaie! 2022-01-26 11:10

Apirilaren 6ra arte dago lanak aurkezteko epea.

Gerediaga Alkarteak Durangaldeko ondarea, historia, kulturea eta gizartearen jagoletzea, ikerketa eta zabalpenaren aurreko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko helburuari eutsiz sortu dau Durangaldeko Ikerlari Barrien Saria. Horretarako, euskerazko ikerketa eta dibulgazino lanak sustatu eta ezagutzera emongo dira. Horregaitik, hiru kategoriatan emongo dira sariak: 16-18, 19-24 eta 25-30 urte artekoak. 500 euroko sari bakarra egongo da kategoria bakotxeko.

Ikerketa gaia edo arloa Durangaldean kokatutakoa izan behar da eta, beraz, edozein jakintza-arlotako ikerketa, sormen edo dibulgazino lana izan daiteke: historia, gizartea, kulturea, hizkuntzea, ekonomia, ondarea, lurraldea, turismoa, musikea... Lana euskera hutsean aurkeztu behar da, jatorrizko lana eta lau formatutan aurkeztu ahal izango da: artikulua, posterra, ikus-entzunezkoa edo podcasta.

Bakarkako lana edo talde lana izan daiteke. Eskatzailea Durangaldean bizi edo ikastea ezinbesteko baldintza izango da eta talde lana bada, taldeko kide batek gitxienez bete beharko dau baldintzea.

Apirilaren 6ra arte egongo da lanak aurkezteko epea. Epaimahaian dagoz Iruri Altzerreka Martinez zuzenbidea ikaslea, Helene Sanchez Zelaia bioteknologian graduatua eta Liher Larrañaga Gabiria ikus-entzunezko komunikazinoa ikasitakoa.

Lehiaketan saria jasoten daben lanak apirilaren 30ean egingo dan Ikerlari Gazteen Topaketan aurkeztuko dira.

Egitasmo honek, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren babesa jaso dau.

Oinarriak hemen.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu