'Itzulerea', 2022ko Herri Urrats, maiatzaren 8an

Bizkaie! 2022-01-25 13:30   Euskerea berbagai

Logo eta lemearen sortzailea Amaia Ampo da.



Aurten Herri Urrats alkarteak Seaskako ikasleak omendu nahi ditu. Pandemia sasoian ikasturte gogorrak bizi izan ondoan, eurak diralako Herri Urratsen protagonista.

Maiatzaren 8an izango dan Urrats-en lemea eta irudia sortzeko, lehiaketa bat egin dabe Seaskako edade guzietako ikasleei zuzendua. Danetara, 235 proposamen jaso ditue, ikasleek Herri Urrats maite dabe.

2022ko Herri Urrats-en logo eta lemearen sortzailea Amaia Ampo da, Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioko ikaslea. Zorionak eta eskerrak zuri!

Lemea Itzulerea da, urte bi joan dira Senpereko lakuan alkartu barik eta aurten bai, Herri Urrats Senpereko lakuaren inguruan ospatuko da.

Gaurko prentsaurrekoan Gillermo Etxeberria omendu dabe ikastolen jaia eta alkartearen sorreran militante sutsua izan zalako, izan be, harek hasitakoari segidutea da asmoa.

Herri Urrats 2022ko kantua Zetak taldeak sortu dau eta udabarrian entzungo dogu.

2020

Gaki Ge, Herri Urrats eguna izan behar zana konfinamenduaren azken eguna izan zan eta bakotxak bere etxean ospatu eban Topa! eginez pantaileari begira.

2021

Boga lemapean, jentea alkartu ezinean, iparralde osoko ikastola bakotxak bere zonaldeko Herri Urrats eguna atondu eban. Janari edo edari salmenta, mendi ibilaldi, jantza eta bestelakoakaz, egun ederra izan zan.

Herri Urrats ohiko formatuan ezin ospatuz, helburu ekonomikoa lortzeko, Boga kanpainea bultzatu genduan urtarriletik maiatzera. 300.000 euro lortzeko helburua utopikoa zan baina ezusteko eta emozino handiagaz, ikusi dogu helburua bete dala, danon artean lortu dogula, danok gara bosgarren kolegioaren eraikitzaileak.

2022

Itzulerea lemapean, lakura, ikastolen jaira. Aurten, 39. edizioa izango da: Azken urte biak bereziak izan dira, gatxa gainditu dogu eta euskaltzaleen alkartasunak gure esperantzak gainditu ditu.

1984

84tik maiatzeko bigarren domekan ospatzen da iparraldeko ikastolen jaia, euskerearen jaia, geure kultura eta hizkuntzearen eguna. Lehen ospakizunaren ondoren, 1985an sortu zan Herri Urrats alkartea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu