2022/01/26 19:00

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. | Berbaldiak

'XXI. mendeko emakume idazleak'. GOIZALDE LANDABASO ETCHEVERRY

19:00

Zikloa Idoia Jauregi kultura-kazetari espezializatuak zuzenduko dau.

XXI. mendeko emakume idazleak 2018an jarri eben martxan, literatura garaikideko egileen lanean arretea jarteko. Almudena Grandes, Dolores Redondo, María Oruña, Elvira Lindo, Najat El Hachmi edo Karmele Jaio egileek hartu dabe parte topaketa horreetan.

Goizalde Landabaso – Etcheverry eguazteneko gonbidatua kazetaria eta idazlea da. Gaur egun, Radio Euskadiko Hágase La Luz programan kolaboretan dau astegoienetan. Erein argitaletxeagaz Krakovia izeneko eleberria argitaratu barri dau. Umore baltzez, emakume bat ospitale batean dagoala kontetan dau. Hau da bere lehen eleberria, baina lehenago dozena erdi liburu argitaratu ditu: kronikak, narrazino laburrak, poemak edo korrespondentzia (1362 km euri, Elkar), Garazi Goia Imaz idazleagaz batera idatzitako historiaz ahaztutako emakumeei buruzko lana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu