Sei saio dakarz 'Plazara!' zirkuituak
2022-01-20 10:16 BertsolaritzeaBizkaiko bertsolari gazteek hartuko dabe oholtzea, urtarrilaren 29an hasita.
Bizkaiko Bertsozale Alkarteak zabaldu dauenez, aurten be bertsolari gazteen Plazara! zirkuitua atonduko dabe, urtarrilaren 29tik bagilera arte. Helburu nagusi bi ditu proiektuak: batetik, gazteen plazaratzean eragitea; eta bestetik, bertsolari gazteen sarea sortu eta talde izakerea indartzea.
1996 eta 2003. urteen artean jaiotako 27 bertsolarik emon dabe izena. Sei saiotan kantauko dabe, txandaka. Bizkaiko sei eskualdetan izango dira, hilero bat, eta leku bakotxean bertako gazteak arduratuko dira saioko prestakuntza guztiak egiteaz.
Hortaz, bertsolari gazteei plazan agertzeko aukerea emoteaz gan, bertsolaritzea Bizkaiko eskualde guztietara eroateko modua be bada Plazara! zirkuitua; ganera, leku bakotxeko bertsolariak, eragileak eta zaleak antolakuntzan inplikauta.
Lehenengo saioa urtarrilaren 29an, zapatua, izango da, Gernika-Lumoko Arrano Tabernan (18:30). Busturialdeko bertsolariek antolatuko dabe. Oholtzan, Unai Mendiburu, Janire Arrizabalaga, Maddi Askaiturrieta eta Beñat Bilbao izango dira kantuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!