Azkuna Zentroak 200 jarduera eta 5 erakusketa atonduko ditu 2022an

Bizkaie! 2022-01-20 08:23   Kulturea

Nabarmentzekoa da publikoaren erantzun positiboa.



Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Fernando Pérez Azkuna Zentroko zuzendariak Azkuna Zentroaren 2022rako programazinoa aurkeztu dabe, 2021ean, miloe bi persona baino gehiagok gozau eben zentroaren programazinoa.

Nabarmentzekoa da publikoaren erantzun positiboa, hainbat zerbitzu sendotzen doazelako, besteak beste, zinema-aretoak, Mediatekea edo Jarduera Fisikoaren Zentroa, osasun-programa barriak eskaintzen dituana, Lantegia, Idea Laborategia, DendAZ, Komikteka eta Txikitekea.

Azkuna Zentroa aurrera doa gizarte eta kultura garaikidearen zentro lez dauen posizionamenduan. 180 artista eta sortzaile baino gehiagok osotuko dabe AZko komunidade artistikoa 2022an. Igaz Lantegia. Ideen laborategia eta Mediateka proiektuak eraldatzen eta balioa gehituz jarraitu dau zentroak. Mediatekearen kasuan, arte garaikidea letrakaz lotzeko gune bihurtu da Galeria. Lantegiak Bat Espazioa sendotu dau hainbat erakusketa-proiektugaz eta Kubo Baltza inaugurau dau, zuzenezko arteen praktika garaikideak, antzerkitik performancera, jantzatik eta mobimentuaren arteak jorratzeko.

Juan Mari Aburto Alkateak esan dauenez, kultureak 365 egun kultura goiburuari eusten deutso Bilbon, egunero planak atonduz. Azkuna Zentroa Bilbok dauen programazino handi horren parte da, askotarikoa, gehien bat dobakoa eta kalidadekoa.

Zentroak bere proposamen garaikideak finkatzen jarraitu dau Ikuskizko Arteen, Zuzeneko Arteen, Zinemearen eta Ikus-entzunezkoen eta Literaturearen bidez, Gizartea eta Kultura Digitalak programazino osoaren zeharkako arlo legez hartuta. Hainbat formaturen bidez: erakusketak, kontzertuak, zinemako arteak, letras, topaketa handiak, hausnarketarako eta eztabaidarako arlo intimoagoak, Lantegitik AZ Irratira, DendAz-tik Mediatekara. Bitartekotza eta hezkuntza zeharkako ardatz nagusiak dirala, azaldu dau Fernando Pérezek, zentroko zuzendariak.

Gainera, AZk konplizidade eta hartu-emon barriak ditu erakundeakaz eta, horren ondorioz, 2022ko urrian UPV/EHUgaz batera arte eta kultura garaikideko praktika eta teoría masterra jarriko dau martxan.

2022rako programazinoaren barruan ondoko arloak nabarmenduko dira: Arte Garaikidea (Bost erakusketa 2022an, kontzertuak, zuzeneko arteetatik letretara, topapeta handietatik hausnarketa eta eztabaidarako gune intimoagoetara, programazinoaren erdigunean artistak dagozala).

Una voz para Erauso. Epílogo para un tiempo trans erakusketeak denporaldia hasiko dau martiaren 11an erakusketa aretoan.

BAT Espazioan Sahatsa Jauregik Aizkora aurkeztuko dau, artisteak Babestu Sorkuntzeari laguntzeko programearen barruan egindako ikerketearen emoitzea.

Arte Biziak. Forma eszeniko barriak eta musika esperimentala.

Zinemea eta ikus-entzunezkoak. Zinematekatik erakusketa aretora.

Zinematekearen programazinoa Iciar Bollaini eskainitako ziklo monografiko bategaz hasiko da. Ondoren, emakumezko zinemagileek zuzendutako filmen bilduma bat izango da.

Literaturea. Berbea artearen sisteman.

Gutun Zuria Bilbao, Letren Nazinoarteko Jaialdia, itzulpengintzan oinarrituko da aurten, ez bakarrik literatur sisteman, baita arte diziplinen arteko zubi zeregina be; martiaren 29tik apirilaren 2ra egingo da.

Sorkuntzea laguntzea.

Oinarrizkoa da Azkuna Zentroak kulturearen aurrean dauen konpromisoan. dozenaka sortzaile dagoz AZgaz lotuta, programazino-lerroen inguruko ikerketea, sorkuntza eta produkzinoa sustatzen daben ekimenen bidez, publiko-komunidadetara hurreratuz. Azkuna Zentriak topaketarako eta sorkuntzarako espazio eta plataforma lez eboluzionetan jarraitzen dau, sorkuntzea laguntzeko Babestu programearen barruko proiektu barriakaz.

Hezkuntzea eta bitartekaritzea.

2022an, kultura arloko hezkuntza eta bitartekotza-programa baten arloan aurrera egingo dau Azkuna Zentroak eta konpartidutako hausnarketa prozesu legez ulertuta, artearen eta Azkuna Zentroaren espazioaren inguruko esperientzia barriak bultzatuz.

DendAZ.

This is Basque Design testuinguruaren disenatzaileei eta artistei ikusgarritasuna emoteko, euren lana sustatzeko eta lotura barrian ezartzeko Azkuna Zentroaren gunea da. Salmentak % 20 baino gehiago hazi dira azken urtean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu