Euskaltzaindiari aurkeztu deutsiez 22. Korrikaren nondik norakoak

Bizkaie! 2022-01-19 10:46   Euskerea berbagai

Lankidetzarako prest agertu da Akademia.

IƱaki Urkijo, Andres Urrutia eta Asier Amondo (argazkia: Euskaltzaindia) | Ikusi handiago | Argazki originala

22. Korrika martiaren 31n hasiko danez, AEK-k aurtengo edizinoaren barri emon nahi izan deutso Euskaltzaindiari. Akademiak, bere aldetik, interesa agertu dau euskerearen alde egiten dan ekitaldi jentetsuaren inguruan. Hortaz, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, batu dira Korrikako arduradun Asier Amondo, AEK-ko Artezkaritza Kontseiluko kide Iñaki Urkijo, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Erramun Osa idazkariordea.

Aurtengo ekitaldiak ahalik eta arrakastarik handiena izan deian, lankidetzea eta babesa eskaini deutsoz Euskaltzaindiak AEK-ri. Korrikaren antolatzaileek, bestetik, datu ugari eroan ditue batzarrera: 2.000 kilometro baino gehiagoko ibilbidea atondu dabe, gau eta egun geratu barik, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan. Leloa Hitzekin izango da. 

Martiaren 31n hasiko da 22. Korrika, Amurrion. Amaitu, apirilaren 10ean, Donostian. Ikusi eta entzun bideoklipa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu