Badator Ikusi eta Ikasi

Bizkaie! 2022-01-17 13:39   Euskerea berbagai

Umeentzat eta familientzat atondutako euskerazko aisialdi-programea da.

Programa honetako jarduerak modalidade bitan sailkatzen dira: Ikusi eta ikasi familian, 4 eta 8 urte arteko umeak dituen familientzat, eta Lagun Artean, 8 eta 10 urte arteko umeentzat.

Online jarduerak egongo dira, www.ikusietaikasi.eus orrian ikusi daitekezanak, baita jarduera presentzialak be. Azken horreetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena emotea (epea gaur hasiko da, urtarrilaren 17 eta urtarrilaren 31n amaitu).

Ikusi eta Ikasi programearen helburua euskerea sustatzea eta umeei eta familiei aisialdirako aukerak eskaintzea da.

Bilboko Udalaren programan, 59 proposamen dagoz, diziplina askotakoak, tailer eta ikuskizun formatuetan.

Ekimen honek Euskaltzaleen Topagunearen laguntzea jaso dau eta 4 eta 10 urte arteko edade txikikoei eta euren familiei zuzenduta dago. Helburua da aisialdiko jardueretan euskerearen erabilerea sustatzea.

Informazino gehiago eta izena emotea hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu