2022/01/18 19:30

Bilboko Arriaga Antzokian. | Antzerkia

'Contado por ellas (Republicanas y antifranquistas)'. Sorkuntzea, zuzendaritzea eta antzezpena: BEA INSA

19:30

Bea Insak Gerra Zibila eta Frankismoa bizi zituen emakumeak aldarrikatzen ditu Contado por ellas
antzezlanean. Egileak berak zuzendu eta antzezten dau obra hau, axolabakotasunaren kontra eta memoria historikoa berreskuratzearen alde.

Antzezlanak kritika onak jaso izanaren bermea dau, eta azken Max Sarietan hautagai be izan zan, Egile Errebelazino Onenaren kategorian, Bea Insak berak personifikautako hautagaitzan.

Ikuskizun hau Gerra Zibila, gerraostea eta frankismoa bizi izan eben emakumeei egindako omenaldia da. Babeslekuetako bizimodua bonbardaketek iraun bitartean, emakumeen bizitza presondegietan, errepresaliak, hobi komunak, erbesteaeta gestelakok ditu aztergai.

Bea Insak erraietatik sortu dau ikuskizuna, konpromisotik abiatuta eta, aldi berean, ia betebehar personal batek bultzatuta.

Artistak beharra eban, Francoren erregimenak ekarri ebana salatzeko eta, horretarako, ondoen menperatzen dauen tresnea erabili dau: antzerkia.

Erretratugilea: Josep Tobella.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu