Keia laukoteak 'Ez zara zu' kantua estreinau dau

Bizkaie! 2022-01-17 13:06   Musikea

Zezeilean urtengo dauen diskoaren aurrerapena da.

Keia taldeko lau kideak | Ikusi handiago | Argazki originala

Ane Arruti musikari eta abeslari zarauztarrak hiru kide batu ditu oraingoan, eta Keia proiektua martxan jarri. Egoitz Olalde (bateria), Iñigo Ibarrondo (baxua) eta Iker Martinez de Zuazo (gitarrea) dira Arrutigaz batera egitasmo barriari ekin deutsenak. Laurek dabe esperientzia luzea musikearen munduan, lehenago be talde ugaritan entzun ahal izan doguz. 

Pandemiak eragindako itxialdian, bakotxa bere etxetik, hasi ziran kantuak lantzen, ondoren lokalean batzeko modua izan eben eta, azkenik, estudiora jo eben euren lehenengo lana grabetako asmoz. Ane Arrutik lehendik idatzita eukazan berbak dira kantuen abiapuntua. 

Zezeilean kaleratuko dabe lan barri hori. Hamar kantuko bildumea izango dala azaldu dabe Keia taldeko kideek, baina, aurrerapen lez, Ez zara zu kantuaren bideoa zabaldu dabe. Ikusi eta entzun hemen.

2021eko udan grabau eban Keiak diskoa, Berako Atala estudioan, Iñigo Irazokiren laguntzinoagaz. Modu analogikoan grabauta dagoanez, ohikoa ez dan soinua dabe lan barriko hamar kantuek. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu