DJS eta Musika Produktoreen lehiaketen finalak urtarrilaren 20an izango dira

Bizkaie! 2022-01-17 12:27   Musikea

Kontzertuak Bilborocken izango dira, doban.

Lehiaketaren helburu nagusia da DJ gazteen eta musika-produktoreen sorkuntzei balioa emotea. Aurten 29 artistek emon dabe izena. Kontuak kontu, Bilboko Udalak atondutako lehiaketen finala urtarrilaren 20an, eguenean, egingo da, 20:00etan, Bilborocken.

Hiruarren edizio honetan 29 artista horreetatik, 3 DJ modalidadean hautatu dira eta 3 musika-produkzinoan, finalean parte hartzeko. Ondokoak dira finalean lehiatuklo diranak:

MØNET (DJen kategoria).

Gonz.ne (DJen kategoria).

Paul Larrozea (DJen kategoria).

William Blackmouth (produktoreen kategoria).

BKTS (produktoreen kategoria).

Javier Ho (produktoreen kategoria)

Ondokoak dira kategoria bakotxeko irabazlearentzako sariak:

- DJ eta produktoreentzako masterclassa, Rico Rosaren eskutik.

- Bideoklipa grabetea + argazki-saioa, Soda Timek eginda.

- Kontzertua Bilborock-en, Freskure 2022ko programazinoaren barruan.

Last Tour-egaz alkarlanean emongo diran sariak: BIME CITY-ren hurrengo aldiko jardueretako batean diskoak jartea edo jotea eta sarrera bat BIME PRO-ra sartzeko.

Finalerako sarrerea doban izango da, edukiera mugatuta egongo da eta parte-hartzaileek errespetau egin beharko ditue COVID-19aren aurreko prebentzinoko araudi sanitarioa. Maskareas derrigor erabili behar da eta publikoak jesarrita egon beharko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu