Jazza eta popa hari-instrumentuetan

Bizkaie! 2022-01-17 10:49   Musikea

La Galera egoitzan egingo da, urtarrilaren 21etik maiatzaren 1era.

Bilboko Musika Eskoleak Oriol Saña maisuak emongo dauen hari-instrumentuko irakasle eta ikasleei zuzendutako Jazz eta Pop Musika tailerra atondu dau. Ikastaroa Bilbao Musikako La Galera egoitzan egingo da (Sorkunde, 8), urtarrilaren 21etik maiatzaren 1era bitartean, eta 32 orduko iraupena izango du, honela banatuta: maila desberdinetako 4 ikasle taldek 45 minutuko 3 saio izango ditue astegoienena, saio bat eguneko; eta irakasleak prestatzeko 3 saio, 6 ordu eta 30 minutukoak.

Instrumentistearen alderdi sortzailea indartuz, jazzean eta pop-ean inprobisazinoa landuko dauen tailer honen helburu nagusia da, ondoren ikasgelan erabili ahal izateko baliabide didaktikoak topetea, arreta berezia jarriz abangoardiako jokeretan eta hari-igurtzizko instrumentuak teknologia barriakaz buztartzen.

Oraindino be plaza libreak dagoz eta interesatuek izena emon leikie Bilbao Musikako webgunearen bitartez hemen. Matrikuleak 40 euro balio dau.

Tailerren datak eta ordutegiak ondokoak dira:

• Urtarrilak 21 / 16:00 - 20:00
• Urtarrilak 22 / 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
• Urtarrilak 23 / 10:00 - 14:00
• Apirilak 29 / 16:00 - 20:00
• Apirilak 30 / 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
• Maiatzak 1 / 10:00 - 14:00

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu