Zelan atondu bidaia bat Nepalera?
2022-01-14 13:54 Ibilian-ibilianNepal guztiz zoragarria da baina kaos punturik be ez jako falta.
Zer moduz doa urte hasierea? Neu Euskal Herrian naz bueltan barriro, urtea Nepaleko txokoetan hasi ostean. Hurrengo artikuluan emongo deutsuet bidaiaren barri, baina holako ibiltaldi batek dakarzan gorabehera eta prestaketen ingurukoak kontauko deutsuedaz! Goazen ba... Himalaiara...
Lehenik eta behin, holako abenturea atontzeak mila burukomin eta gorabehera eragiten ditu eta covid garaian dezente areagotzen dira. Orain lau bat urte joan nintzan lehenengoz Nepalera, hau da, covid pandemiaren aurretik eta oraingoagaz konparauta, dezente aldatu dira gauzak, mundu guztian bezela, bertan eta
bidean be pandemia presente dago. Halan da be, han ez danez horrenbeste berba egiten horretaz, hemen gauzak txarrago dagozalakoan nago; halan da be, esandakoa, han auskalo, holakoak ez baitira hemen beste azaleratzen eta informetan. Beraz, batek daki.
Goazen, puntuka, aurrera. Lehenengo eta behin bisa egin behar dogu bertara joan ahal izateko eta horretarako, internet bidez emon geinke izena. Honakoan, aurrekoagaz alderatuta, pasaporteak Nepaleko Madrileko enbaxadara bialdu ditugu, bertan zigilua jarri eta bueltetako, holan seguruagoa ei da zeozer jazo ezkero, dana erregulauta izatea. Bestalde, covid pasaportea eta pcr probea negatibo bat be ezinbestekoak dira, ibiltaldi luzea izatean, hainbat eskala egin behar diralako eta bai bidean zehar bai bertan eskatu egiten deuskuelako.Han ez dago koarentenarik, esan deustienez Tailandian badago, baina Nepalen ez, nahiz eta bete beharreko formularioren baten hori jarten dauen.
Bertan, herrialde askotan bezela, zertara zoazen, non egongo zaren, kontaktu zenbakiak eta holako datu guztiak bete beharko dira. Gainera, badago beste papel bat Nepaleko agentziak egin behar deutsuna zeure izena eta baimenagaz eta leitekeana da Kathmandura heltzean eskatzea. Papel guztiak karpetatxu batean gorde eta horregaz aurrera egingo dogu geure helburura heldu eta arazo barik Nepalera bertara sartzeko.
Formularioren bat behin pcr eginda bete beharko da, berau txertatu eta ze laborategitan egin dozun jarri behar da, beraz, azken egunean zuhur ibili ezer
faltan ez izateko.
Behin burokrazia guztiak eginda, aukeratutako agentziagaz geure gorabehera, ibilbide eta guztien barri izatea dogu garrantzitsuena. Hainbat eta hainbat agentzia dagoz Nepalen, turismotik bizi dira eta, beraz, imajinau. Ni joan nazen bietan Seven Summit Treks agentziagaz egin dot, horixe baita bertan garrantzitsuena eta baliabide gehien dituana, badakizu istripuren bat edo gorabeheraren bat badozu, oso denpora laburrean helikoptero bat egongo dala zain; beraz, beste batzuk baino apur bat karuagoa izan arren, merezidu dau. Ondoren, ibilbidea. Joan nazen bietan Alex Txikon alpinistearen espedizinoetara joan naz eta gorantz egin gura neban eta aurrekoan Everesteko Behe Kanpalekura joan nintzanez, orain, erabat ezbardina dan Manasluko Behe Kanpalekura joan naz. Bailara bi dira, sano ezbardinak baina leku zoragarriak trekking laburragoak zein luzeagoak egiteko: Poon Hillera joan zaitekez Annapurnen eta Dhaulagiri mendien ikuspegi ederraz gozetako edota Pokharako edozein trekkingetara, berbarako, aitatutako Annapurnakora, edota Everest bueltan baina horren ezaguna ez dan Gokyoko lakuetako trekkinga egitea be ikaragarri gustauko litxakit. Beraz, aukerak mila, zuek dituzuen egunen, asmoen eta nahien arabera.
Noiz joan? Ni neguan joan naz bietan eta orduan mendiko trekkingez dodan ikuspegia bestelakoa da oso, neguan ez baitago ia inor; halan da be, dakizuenez, udea monzoi garaia da, eurite garaia, beraz, neguko hotza kenduta eta niretzako politena jente gitxi dagoalako, udabarria eta udagoiena dira bertan puntako denporaldia, jente gehien doana. Bestalde, horren arabera egingo dogu geure motxilea eta maletea be. Gura izan ezkero, agentziagaz bazoaz, gidea eta zamalariak dituzu; azken horreek txarto ikusita dagoz hemen, baina han lanpostuak dira, beraz, nahiz eta pentsau euren lana oso gogorra dala eta holako da izan be, duda barik, neguan esaterako, zamalari izateaz gan, sukaldariak be badira, lodge, aterpe asko zarratuta dagozalako eta ez dagoalako kozinan ibilteko nahikoa jenterik; guk holakoa aukeratu genduan lanpostua eta lana emoteko erea dalako, bestela, pandemiaren gorabeherakaz etxean egon baitira, lan barik eta familia elikatu ezinik. Hauxe da norberaren aukerea. Guk pisu dezente geunkanKanpo Basera hainbat gauza eroan behar genduzalako espedizinorako eta, negua danez, saku eta erropa askoz lodiagoak eroan behar dituzulako baina gauza gitxigaz moldatzen bazara, akaso lepoko motxileagaz nahikoa izan daiteke; horreetan eroango0 dogu aldatzeko erropa guztia, kamerak eta bestelakok. Hau ez da lasterketa bat, altuereari errespetu guztia zor jako eta trekkingean oso motel ibiltea komenidu da eta ur dezente edatea beharrezkloa da, altuerara ondo aklimatau ahal izateko.
Nepal guztiz zoragarria dan era berean, kaos puntu bat be badau eta hemendik dana zehaztuta izan arren, han segundoro aldatzen dira gauzak. Ez itsutu dana atonduta zeunkalakoan, han ez dabe holako pertzepzinorik. Han orduro bizi dira eta aldaketak izango dituzue ziur egunero, ezusteak edonon eta edozelan baina euren giroa hain da ona, moldatuko zarela gorabehera eta aldaketa guztietara. Bestetik, trekking bakotxaren inguruan eguraldi aldaketa zehatz batzuk izango ditu. Esaterako, Everesteko trekking guztian zapatilak erabili nituan, dana harri artean, kanpo basera heldu eta botak jantzi arte, baina Manasluko zonaldea askoz edurte gehiago eta ekatx gehiagokoa izaten da eta trekkingean zehar edur pila bat egin euskun eta Kanpo Basea guztiz guztiz edurtuta egoan eta biak erabili geniduzan hasieran eta Kathmandutik eta Pokharatik eta ibilteko zapatilak eta trekkingean edurragaz eta Kanpo Basean botakaz. Beraz, zuek erabagi, zoazien zonaldearen arabera. Ezinbestekoa da botikin on eta osotu bat eroatea, baldin eta bihurritu bat izan, zauri bat, burukomina, tripako mina edota altuerearen gatxa, altueran asko egongo bazarie. Guk gau bi egin genduzan kanpo basean lotan, hiru egun eta Kepa Lizarraga kirol mediku eta lagunak aholkatuta eroan genduzan badaezpadako botikak be. Beraz, hau ere kontuan izan beharrekoa, nahiz eta erabili ez, hobe da danetarik eroatea, han ez baitozu eskatzeko aukera askorik izango.
Argazki eta bideo ederrak atara, toki askotan konexinorik ez dozu izango, Everestekoan gehiago akaso, ordaindu ezkero, besteetan gitxiago zonaldearen arabera, baina jenteagaz hartu-emonal konexinoak baino gehiago mereziduko dau. Budismoa da bertan nagusi eta horrek bihotza beteten dau, mendiko herrixketan jentea oso maitagarria da eta dauen guztia emoteko eta jasoteko prest dagoz beti. Gozau, beraz, bidaiaz, eta gogoratu amesak beteteko dagozala eta Himalaiak aukera ikaragarriak eskaintzen dituala bihotzean gordetako amesak egi bilakatzeko. Namaste.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!