Bidebarrieta Zientifikoa, dieta osasungarri eta jasangarria ardatz
2022-01-13 12:55 Jan edanakBerbaldia Nerea Telleriak emongo dau.
Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Bidebarrieta Zientifikoa zikloko hitzordu barria hartuko dau hurrengo eguaztenean, hilaren 19an. Nerea Telleriak, UPV/EHUko Nutrigenomika eta Nutrizio Personalizatuan doktorea eta unibersidade bereko Elikadura Iraunkorreko taldeko ikertzailea da eta “Zer da benetan dieta osasungarri eta jasangarri bat?” izenburuko berbaldia emongo dau.
Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan izango da eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedreak eta Bidebarrieta Liburutegiak sustatzen dabe.
Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) esanetan, dietak jasangarriak izan daitezan, ingurumen-inpaktu txikia eragin behar dabe, elikadura eta nutrizinoaren segurtaduna babesten lagundu behar dabe eta egungo zein geroko belaunaldiei bizimodu osasungarria izaten lagundu behar deutse. Biodibersidadea eta ekosistemak babestu eta errespeteteaz gan, dieta horreek onargarriak izan behar dabe kulturearen ikuspuntutik, eskuragarriak, bidezkoak eta eskuragarriak ekonomiaren ikuspuntutik eta egokiak, kaltebakoak eta osasungarriak nutrizinoari jagokenez, baliabide naturalak eta giza-baliabideak optimizeteaz gan.
Egun, gero eta begi-bistakoagoa da dieta eta elikadura-sistema jasangarriagoetara aldatzeko preminea. Horren harian, azken hamarkadan, gero eta gehiago dira munduan elikadura-politiketan eta konsumitzailea hezteko programetan jasangarritasunari buruzko erispideak txertarzen hasiak diran herrialdeak.
Ekitaldi honetan hainbat galdera planteauko dira: benetan jaubetzen al gara elikadura arloko erabagiek ingurumenean eragiten daben inpaktuaz? Zelan murriztu geinke elikadureari lotutako karbono-aztarnea? Ba al dakigu zehatz zeintzuk diran gure dieteak bete behar dituan ezaugarriak osasungarria eta jasangarria izan daiten?
Sartzea doban eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.
Nerea Telleria
UPV/EHUko Nutrigenomika eta Nutrizino Personalizatuko dotorea da, baita unibersidade horretako Elikadura Iraunkorra taldeko ikertzailea be. Doktorego-tesian gainpisuak zein obesidadeak eragiten dituen arrisku-faktoreak aztertu zituan unibersidadeko ikasleen artean, batez be dieteagaz lotutakoak. Era berean, elikadura osasungarri eta jasangarriaren arloko prestakuntzea eta esperientzia ditu. Esangura horretan, haren azken argitalpen zientifikoetako batean, unibersidadeko ikasleen elikadurearen kalidade nutrizionala eta karbono-aztarnak aztertu ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!