Azterketak euskeraz egiteko eskubidearen alde

Bizkaie! 2022-01-13 08:25   Euskerea berbagai

Konzentrazinoak urtarrilaren 14an izango dira.

Seaskako Batzorde Eragileak, Azterketak Euskaraz! taldeagaz batera, guraso, behargin eta euskalzaleak deitzen ditu urtarrilaren 14an, barikuan, Baionan, Donibane-Lohizunen, Kanbon eta Donapaleun egingo diran konzentranioetan parte hartu deien.

Abenduaren 16an argitaratutako Hezkuntza Ministerioko zirkularrak, Baxoko frogak euskeraz aurkezteko aukerea aurreikusten dau. Baxo zaharrean Historia Geografiako frogan eta Matematiketako frogan euskeraz egin eikien ikasleek, baina Baxo barrian ikasleek Berezitasun frogak hautatu behar dituenez, danek Historia Geografia eta Matematikako frogak ez ditue izango. Beraz, zehaztekoa da Filosofiako frogea euskeraz egin leikien ala ez eta Berezitasun biak euskearaz egin ahalko dituen ala ez.

Arazoa da, Berezitasuneko frogak martiaren 14an dirala, hile bi barru, hain zuzen be eta oraingoz gure ikasle, irakasle eta familiek ez dakie azterketa bi horreek euskeraz egiteko aukerarik izango daben ala ez. Ez dakigu zein hizkuntzatan aztertzeko trebatu behar doguzan ikasleak. Era berean, Brebetako azterketak euskeraz egin ahalko diran segurantsarik be ez dogu oraingoz.

Denporea pasetan itxi barik, azterketen garaia gainean dago eta aurten hauteskunde urtea dala kontuan izanda, erantzunak ahalik eta azkarren emotea ezinbestekoa da. Aurten azterketak euskeraz izan daitezen irabazi behar da eta horregaitik mobilizazinoak jentetsuak izatea inportantea da.

Horregaitik, hizkuntza batean ikasitakoa hizkuntza horretan aztertua izan daiten ezinbestekoa dalako, urtarrilaren 14ean mobilizazinoetan parte hartu deien eskatzen deutsegu ikastoletako familia, behargin eta euskalzale guztiak, ondoko konzentrazinoetan:

• Baionan, 18:30ean, Euskerearen Erakunde Publikoaren aurrean.

• Kanbon, 18:30ean, Estatuko zerga etxearen aurrean (Herriko etxearen parean).

• Donapaleun, 18:30ean, Estaduko zerga etxearen aurrean.

• Donibane Lohizunen, 18:00etan, Autobus geltokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu