Bost kontzertu, Barakaldoko Musika Bandearen denporaldi barrian
2022-01-12 12:14 MusikeaLehenengo hitzordua, urtarrilaren 28an, Klarinetea in crescendo.
Barakaldoko Udal Musika Bandeak urtarrilaren 28an ekingo deutso 2022 denporaldiari, eta maiatzera arte bost kontzertu emongo ditu Barakaldo Antzokian, hainbat bakarlari konbidaduren laguntzinoagaz eta estilo ugaritako konpositoreen lanak publikoari hurreratzeko asmoz.
Ganera, aurtengo programan modu berezian gogoratuko dabe 2020an hildako Mariasun Valdes bandako kidea. Maitasun handiz atondutako kontzertu hunkigarria eskainiko deutse Valdesi martiaren 25ean, Barakaldoko Udaleko zinegotzi Nerea Canterok azaldu dauenez. Denporaldi barria aurkezteko ekitaldian Alberto Garcia Espina be egon da, Udal Musika Bandako zuzendaria.
Denporaldi honetako kontzertu guztiak barikuetan izango dira, 20:00etan. Pandemiaren eraginez aretoaren edukierea murriztua danez, egoera barrira egokitu ditue errepertorioak eta konbidaduen kopuruak.
Hona hemen denporaldiko bost kontzertuak:
- Urtarrilak 28. Klarinetea in crescendo. Javier Roldán bakarlariak hartuko dau parte kontzertuan, eta Oscar Navarroren konposizinoak izango dira errepertorioaren ardatza.
- Zezeilak 18. George Gershwin eta W. A. Mozart konpositore handien piezak buztartuko ditue, Alberto Saez pianista bakarlaria konbidadu dala.
- Martiak 25. Mariasun zuretzat. Perkusino taldeagaz eta Barakaldoko Txistulari Bandeagaz batera joko dau bandeak, Lerman Nieves kontrabaxu jolea lagun dabela. Gary Zieken obrak, Bill Wheelanen Riverdance eta Arthur Lipnerren Space dancer eskainiko deutsez Mariasun Valdes zanari.
- Apirilak 29. Txistuaz gozatzen!. Bilboko Udal Txistulari Bandea izango dabe bandakoek lagun.
- Maiatzak 27. Dantza fantastikoak. Maria Martin jantzari flamenkoaren ikuskizunagaz bat egingo dau Udal Musika Bandearen errepertorioak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!