Euskadiko ikastetxe guztietan izango da 13. First Lego League Euskadiren prestakuntzea
2022-01-12 09:40 Pil-pileanEuskadiko 13. edizinoko finala martiaren 5ean izango da.
Sormena garraioaren zerbitzura. First Lego Leaguea-ren antolakuntzeak ez ditu ahaztu logistikeagaz lotutako mundu mailako arazoak, izan be, aurten nazinoarteko hezkuntza programak mundu osoko 560.000 ikasle baino gehiagori proponiduten deutse ondasun eta salgaien garraioak egungo erronkei aurre egiteko soluzino berritzaile bat bilatzeko. Erronka horretan zientzia, teknologia, dibersinoa eta talde lana aplikau beharko ditue.
Nazinoarteko hezkuntza programea Euskadira bueltauko da Barrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueren eskutik, mundu zientifiko teknologikoa eta gaitasun digitalak Euskadiko ikasleei hurreratzeko, modu atseginean. Aurten, barritasuna da prestakuntza saioak edegiak izango dirala eta Euskadiko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiek hartu ahal izango dabela parte, First Lego League Euskadin parte hartu ala ez. Holan, Barrikuntzearen Euskal Agentziak konpromiso bati erantzuten deutso: Euskadin gero eta ikasle gehiagok parte hartzea STEAM jardueretan (zientzia, teknologia, injinerutzea, arteak eta matematikak, ingelesezko siglearen arabera); hori da erakundearen plan estrategiko barriak aurreikusten dauen oinarrizko jarduketa arloetako bat.
Prestakuntza saio horreek bakarrak dira Estaduan eta Innobasqueren aldeko jarrerea islatzen dabe, txapelketea aurrera eroateko. Gainera, First Lego League finkatu dabe Euskadin erreferentea izango dan STEAM hezkuntzako programa legez.
Pestakuntza tailerren zikloa urtarrilean egingo da, online, Euskadiko enpresen, zentro teknologikoen eta unibersidadeen eskutik. Saioen eskaintzea bikoiztu egin da aurreko urteagaz konparauta eta loturea dabe edizino bakotxeko erronkeagaz, Euskadiko ikasleek lehen eskutik ezagutu deiezan ikertzaileen, zientzialarien, teknologoen eta proponidutako erronkearen arloan lan egiten daben adituen lana. Ume eta gazteei ikasketa teknikoen alde egiten badabe izan leikiezan lanbideak erakustea da helburua.
Ondokoak dira saioak emongo dituen 13 erakundeak: BCAM (Basque Center for Applied Mathematics), Bexen Medical, Bilbao Portlab, CAF Power, Eroski, Fagor electrónica, Donostia Sustapena, Lander Simulation, Mondragon Unibersidadea, Serikat-Ehrardt, Tecnalia, Deustuko Unibersidadea eta UPV/EHU.
First Lego League Euskadi 2021-2022
Innobasque Barrikuntzaren Euskal Agentziak First Lego League Euskadi atondu dau Deustuko Unibersidadeagaz, Donostia Sustapenagaz eta Mondragon Unibersidadeagaz batera. Hiru erakunde horreek ikasleei karrera zientifiko teknologikoetan interesa pizteko konpromisoa adierazo dabe eta zientzia, arazoak konpontzea eta barrikuntzea ardatz hartuta. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa dau.
Finala martiaren 5ean izango da, Covid aurreko parte-hartze zifrak berreskuratuko dira eta pandemiak markautako igazko edizinoagaz konparauta izena emon daben ikastetxeen kopuruak % 30 egin dau gora. Holan, aurten 43 ikastetxek emon dabe izena eta igaz 33 baino ez ziran izan. Horreek guztiek 115 taldetan batuta parte hartuko dabe eta horreetatik 59k Explore umeen kategorian, 6 urtetatik 9 urtetara, zientzia eta teknologiagaz lehenengo hartu-emonak izango ditue. Beste 56 taldeek, 10-16, Challenge kategoriari jgokozan robotikea, arazoen konponketea eta baloreetan lan egiteko sailkapen lehiaketan parte hartuko dabe. Gainera, azpimarratu behar da osasun krisiagaitik bizi izan eben egoera larriagaitik aurreko edizinoan parte hartu ezin izan eben 11 ikastetxe hezkuntza programara bueltau dirala eta beste 8 ikastetxek lehenengo aldiz Firs Lego League Euskadin parte hartuko dabela.
First Lego League Euskadi, prestakuntzearen, talentuaren eta barrikuntzaren alde
Gaur egungo gizartean, inoiz baino gehiago, konpetentzia zientifiko eta teknologikoak dituen personak behar dira. Hori dala eta, Innobasquek Deustuko Unibersidadeagaz, Donostia Sustapenagaz eta Mondragon Unibersidadeagaz batera First Lego League Euskadi eskaintzen dau ikasleek konpetentzia horreek modu estimulatzailean jorratu deiezan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!