2022/01/15 - 2022/02/18

Bilboko Sormen Lantegian. | Erakusketak

'Lagom'. BEATRIZ OLABARRIETA

.

Bigarren Aho Batez bakarkako erakusketea.  BETRIZ OLABARRIETA artistea izango da protagonista eta gainera, Álex Díaz Alonsoren testu batez egongo da jantzia.

Beatriz Olabarrietaren lanak lenguaiaren mugak aztertzen ditu eta komunikazinoaren portaera disfuntzionalean jarten dau fokua: Hartzailerik topetan ez daben mezuak, errelatuari ez jagokozan ahotsak edo hizkuntza bakar batenak be ez diran idatzizko berbak.

Beatriz Olabarrieta (Bilbo, 1979)

Berlinen bizi eta egiten dau lan. Filosofian lizentziatua da Deustuko Unibersidadean, Eskulturan Wimbledon School of Art-en (Londres) eta Eskulturako Masterra Royal College of Art-en (Londres). Bakarkako erakusketen artean, honakoak nabarmendu daitekez: Medium, Centro Centro (Madril, 2020); Faces, Espai 13, Joan Miró Foundation, (Bartzelona, 2020); Stay Twice, Bielefelder Kunstverein, Bielefeld (Biefeld, 2019); Ask the Dust, Museum of Contemporary Art of Sta Barbara (Kalifornia, 2019); The only way out is in, The Sunday Painter (Londres, 2017); Book! Don 't tell me what to do, Parallel Oaxaca, (Mexiko DF, 2017); Dumb Bells, Saturdays Live, Serpentine Galleries (Londres, 2016); eta Cosmic Clap, MOT International (Londres, 2015).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu