Orotariko Hiztegia eguneratu dabe: 80 sarrera eta 103 azpisarrera barri

Bizkaie! 2022-01-11 08:33   Euskerea berbagai

Testu gehiagotako edukiak eta adibideak sartu ditue.

Euskaltzaindiak eten barik dihardu bere hiztegiak eta baliabideak eguneratzen eta, oraingo honetan, Orotariko Euskal Hiztegian (OEH) egin ditu barrikuntzak. Betiko formatuari eutsita, baina aurrerantzean edukiz aberatsago topauko dau erabiltzaileak, online bersinora joten badau. 

Batetik, 80 sarrera eta 103 azpisarrera barri daukaz OEHk. Bestetik, adibideetan aurrerapausu nabarmena dakar eguneratzeak: 14.600 adibide egituratu dira TEI dalako testu-kodeketearen arabera. Horri esker, adibidetegian konsultak egiteko aukerea zabaldu da. 

Horrezaz gan, Santiago Onaindiaren Santa Teresa Eliz-Irakasle liburua osorik hustu da, bertako adibideak aukeratu eta OEHn txeratu. Lizarraga Elkanokoaren Jesukristo, Maria eta Santuen Bizitzak liburuko adibideak be sartu ditu Euskaltzaindiak.

Euskerearen aro eta euskalki guztietako lexikoa batu eta antolatzea da OEHren helburua. 1987an argitaratu zan lehenengo liburukia, eta 2005ean azkena. Online bersinoa, baina, lantzean behin eguneratzen dau Euskaltzaindiak, eta honako hau bederatzigarren bersinoa da. Tresna digitalei esker, ganera, gero eta errazagoa da sarrera eta azpisarreretan bilaketak egitea, eta adibideak ikusteko tresna aurreratuak be sortu dira. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu