Euskerazko ipuin, narrazino eta bertsopaper lehiaketak Erandion

Bizkaie! 2022-01-10 09:33   Euskerea berbagai

Apirilera arte dago parte hartzeko astia.

Urtero egiten dauen lez, Erandioko Udalak, Euskera Zerbitzuaren bidez, 2022ko ipuin, narrazino eta bertsopaperen lehiaketak ipini ditu martxan, herritarren artean euskerazko sormena eta idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz. 2001etik egiten dabe ipuinen eta narrazinoen sariketea, eta, beraz, aurtengoa 21. edizinoa da; bertsopaperen kasuan, 14.a.

Erandion erroldatuta dagozan herritar guztiek hartu leikie parte, baita udalerriko ikastetxeetako ikasleek be. Partaideak edadearen eta modalidadearen arabera banatuko ditue, eta maila bakotxean sariak emongo ditu epaimahaiak, 80 eta 100 euro artekoak. 

Ipuin eta narrazinoen atalean, nobedade bat dakarre aurtengo oinarriek: gaia librea dan arren, Erandioko Berben Zerrendan agertzen diran hiru berba gitxienez erabili beharko dira testuan. Hileroko udal agendearen bidez zabaltzen ditue horreek berbak, baina zerrenda osoa hemen dago.

Parte-hartzaile bakotxak idazlan bi eta hiru bertsopaper bialdu leikez gehienez. Alde bakarretik idatzitako sei orrialde izango da gehienezko luzerea. Lanak aurkezteko epea apirilaren 8an amaituko da. Oinarriak hemen.

Beste alde batetik, 2021eko lehiaketeari jagokozan ipuin, narrazino eta bertsopaper irabazleen lanak argitaratu ditu Erandioko Euskera Zerbitzuak. Formatu digitalean dator bildumea, isuu plataforman zein PDFan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu