Pailazoei konpromisoa eta ekina autortu jake
2022-01-10 07:55 Euskerea berbagai22. Korrika, Amurriotik Donostiara, 2022ko martiaren 31tik apirilaren 10era.
22. Korrikaren barruan, AEK-k omendu ditu Pirritx, Porrotx eta Marimotots azken hogeita hamalau urtean adierazo daben konpromisoagaitik eta ekinagaitik.
Omenaldi ekitaldia Tolosan izan da iluntzeko 19:00etan, zirkuaren mundu magiko baten barruan, Gure Zirkuagaz alkarlanean. Gure Zirkuak Tolosan amaitu dau 2021eko denporaldia eta omenaldi-ekitaldian be hareen ikuskizun ederragaz gozau ahal izan da. Pirritx, Porrotx eta Marimotots betidanik oso eragile aktibo izandakoakaz; hori dala eta, hareek be parte hartze zuzena izan dabe ekitaldian. Ikusleen parte hartzea sustatu dabe, 0raintsu aurkeztu daben Kuikui lanaren lagin bat eskaini eta, gainera, azken urtetan izan dituen taldekideak eta kolaboratzaileak be gonbidatu ditue pistara.
Asier Amondok, AEK/KORRIKAren izenean, gorazarrea egin deutse pailazoei 34 urteotan egin daben ibilbideagaitik (1987ko Gabon jaiotan, abenduaren 22an, Lasarte-Orian, egin eben lehenengo saioa).
Euskerea ez ebeneaan, euskaltegietan eta barnetegietan, euskerea ikasteari edota hobetzeari ekin eutsen eta, ordutik, euskerea ahoan ibili dabe 34 urte honeetan. Pirritxek, Porrotx eta Marimotots zuzeneko eragina izan dabe ume eta guraso askok euskerearen hautua egin deien. Hareek transmisinoa goitik behera (guraso-ume) eta behetik gora (ume-guraso) landu dabe; hareek, euren berbakaz, euskereari ekin eutsen eta eutsi egin deutse.
Aiora Zulaikak, Joxe Mari Agirretxek eta Mertxe Rodriguezek (Pirritx, Porrotx eta Marimotots) oroigarri bana jaso dabe 22. Korrikaren izenean. AEKren ordezkariek emon deutsee Hik Hasi alkartearen kide batek be lagunduta; eragile horrek, beste askoren artean, hartu-eman estuak baititu pailazoakaz eta hori izan da ekitaldian pailazoek izan daben ezustekoetako bat. Bestalde, Euskal Herriko hainbat eragile izan dira ikusleen artean: euskalgintzakoak, agintari politikoak, sindikatuak eta bestelakoak. Gainontzeko jarlekuak beteta, herritarren erantzuna bikaina izan zalako eta sarrerak azkar agortu ziran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!