IX. Antzerki Arineko Jardunaldiak Bilbon, 2022ko apirilaren 1tik 24ra

Bizkaie! 2022-01-04 12:40   Kulturea

Izena emoteko epea 2022ko urtarrilaren 3an hasi eta 2022ko zezeilaren 11an amaituko da.

P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Alkarteak bultzatuta eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Café Bilbao/Tartean Teatroak eta P6 antzerki laborategiak lagunduta hemen dira aurtengo jardunaldiak.

Antzezlanek gehienez 15 eta gitxienez 10 minutuko iraupena izango dabe (Garrantzitsua da ezarritako denporara egokitzea, emonaldi-egunetan atzerapen-arazorik ez sortzeko).

Testuak estreinaubakoak izan behar dira eta jatorrizkoak, hau da, ez da antzezlan luzeagoen moldaketarik onartuko.

Euskerazko edota gaztelaniazko testuak onartuko dira.

Gitxienez antzezle bik jokatuko dabe; hortik aurrera, nahi beste. Bakarrizketarik ez da onartuko.

Antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira.

Ez da audio ezta argiztapen sistemarik egongo. Argiztapena (eta audioa), aretoak daukana izango da edota eszenografiako elementuek eskaintzen dabena (Lanparek, linternek, mp3ek, eskuko telefonoek...).

Gaia eta estiloa

Gaia eta estiloa libreak izango dira.

Epea, aukeraketea eta saioak

Edizino honetarako 10 lan hautatuko dira eta oraindino zehaztu barik dagoan egutegi baten arabera, zenbait egunetan eta emonalditan zehar antzeztuko dira.
Muntaia guztiek emanaldi kopuru bardina izango dabe.

Cafe Bilbaok atondutako Teatro Laburreko Sarien artean, bat aukeratuko da.

Antzezpenen lehenengo eguna 2022ko apirilaren 1an izango da.

Saio bakotxean batutako diru-kopuruaren % 80 taldeentzat izango da.

Sariak eta dirulaguntzak

- Alex Angulo Antzerki Arinekop Saria (Bilboko Udaleko Kultura Sailak babestuta). 3.000 euroko diru sari hau Antzerki Arineko Jardunaldietan aurkeztutako lan onenari emongo jako. Arte Eszenikoetako profesionalak izango dituan epaimahai batek aukeratuko dau lan irabazlea.

- Kriselu Saria euskerazko lanik onenarentzat (BFAk babestuta). Epaimahaiak erabagiten dauen euskarazko lanik onenarentzat, 3.000€ ko diru laguntzea.

- Café Bar Bilbao Produkzinorako Sari Berezia. Epaimahai batek Cafe Bar Bilbao antzerki laburreko testuen leihaketako saridunen artean (edozein urtetakoa) lan bat aukeratuko dau antzeztua izateko (Saritutako lanen testuak hemen: http://bilbao-cafebar.com/cafe-teatro/)

Café Bar Bilbao eta Tartean Teatroak finantziauko dabe aukeratutako antzezlanaren produkzinoaren zati bat. Hori zehazteko, erreferentziatzat antzezlanean dagozan aktore kopurua hartuko da kontuan: 250€ aktore bakotxeko, nahiz eta laguntzea ez dan inoiz 600€ baino gitxiagokoa ezta 1000€ baino gehiagokoa izango.

- Antzezle Onenaren Saria, P6-ko Antzerki Laborategiaren eskutik. 500 euroko sari bana emongo jako P6-ko epaimahaiaren ustez antzezpen borobilena eskaintzen dauen gizonezko eta emakumezko aktore onenari.

- Ikusleen Saria. Ikuslegoak 1etik 5etarako eskalan ikuskizunak bozkatzeko aukerea izango dau. Puntu gehien lortzen dauen ikuskizunak jasoko dau, diru saririk bako ohorezko saria.

Proponidutako antzezlanen jaubetzea:

Ikuskizunaren jaubetzea eta hau zirkuituratzeko eskubidea, muntaia egiten dauen talde edo konpainiarena da. P6-k eta bestelako dirulaguntzak emongo dituen erakundeek ez dabe ezelako jaubetza eskubiderik, salbu Jaubetza Intelektualarengaitik ondorioztatu daitekezan eskubideak, kasuan kasu. Baina deialdi honetan laguntzaren bat jaso daben edo sarituak izan diran ikuskizunek, etorkizunean egingo leukiezan emonaldien publizidadean beren-beregi azaltzeko konpromisoa hartuko dabe.

Dudak eta izena emotea:

Izena emoteko epea 2022ko urtarrilaren 3an hasi eta 2022ko zezeilaren 11an, 00:00etan amaitutzat emongo da.

2022ko zezeilaren 14an iragarriko dira IX. Antzerki Arineko Jardunaldietarako aukeratutako piezak.

Informazinoa emailez bialduko da honako helbidera: info@pabellon6.org gaia zehaztuz: Antzerki Arinaren IX. Jardunaldiak.

Dudak argitzeko bialdu email bat honako helbidera: info@pabellon6.org

Parte hartu nahi dabenek email bidez emon beharko dabe izena, ondorengo informazinoa emonez:

– Lantaldearen izena.
– Testu originala (word edo pdf-ean).
– Antzezlanaren Zuzendari eta Idazlearen izenak.
– Antzezlanaren hizkuntzea.
– Antzezleen izenak.
– Sinopsia.
– Gitxi gora beherako iraupena.
– Espazio eta teknika beharrak.
– Muntaketearen irudia edo kartela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu