Ba al dakigu zeintzuk diran Euskadiko mendirik altuenak?

Amaia Larruzea 2022-01-04 07:52   Ibilian-ibilian

Aketegi eta Aitxurirantz jo dogu jente gitxiago topetako asmoz.

Gorbeia, Anboto eta Aizkorri ditugu Euskal Herriko hiru probintzietan ezagunak, baina askotan ahaztuten dogu badirala beste batzuk horreen ondoan dagozanak. Danek ditue inguruan arretea bereganatzen dituen mendi eta txokoak, baina izenak ez deutse men egiten, ez deutse laguntzen. 



 




Aizkorri-Aratz Parke Naturalera abiatuko gara gaur eta bertan topau geinkezan txoko eta bazterretan sartuko gara. Oñatitik ekin, Arantzazura igon eta handik Urbia ingurura abiatzea ohiko egitasmoa dogu euskaldunok hainbat urtetan zehar. Gainera, hainbat egunez euria egin ondoren, bat-batean, edurra egin eta bertan gustura ibili ahal izatea eguzkipean ez da guztiz ohikoa. Beraz, behin astro guztiak lerrokatuta, edurtzatik aurrera egin nahian, Aizkorrirako bidea jentez gainezka dagoala ikusi eta artzainen txabolatatik aurrera, erabagiak hartzeko momentua da.
 
Aizkorriko gailurra urrutira, bete-beteta ikusita, tontorrerian zehar topau geinkezanak berbagai ondoko erabagika hartu ditugu: Aurrerantz egin eta eskumako ohiko bidea hartu beharrean, ezkerretakoa hartu eta Aketegi eta Aitxurirantz joko dogu jente gitxiago topetako asmoz. Eta holaxe izan da, Aizkorrin pila bat persona ikusten ziran era berean, honeetan bizpahiru personagaz baino ez genduzalako topau. 

Ukaezina da personei personak berak erakaren deutsela, edozein taberna edo txokotan ikusi daiteke eta askotan horrek itsutu egiten gaitu eta ez deusku ikuspegiagaz begiratzea ahalbidetzen. 
 
Horrexegaitik, azpimarratu nahiko neuke, askotan ederra dala gure toki kuttunetara gerturatzea, horreen artean, lehen aitatu ditudan Euskadin errefrente diran hiru mendiak, baina are eta zoragarriagoa da horreek inguruan bidelagun dituen bazterretan sartzeaa. 
 
Aitxuri eta Aketegi, kasu honetan, izen gitxiko tontorrak dira euskaldunontzatr, ez, ostera, Oñati, Zegama, Legazpi eta ingurukoentzat, eurak presente dituen mendiak dira, baina normalean Aizkorrik daroa erakarpen guztia. Bitxia dan arren, ondokoak dira, benetan, Euskadiko mendirik altuenak eta argazkiotan atzemon zeinkienez, eguzkia goian eta edurra behean buztartzean holako irudi eta momentu ikusgarri eta ederrak eskaintzen deuskuez. 

Oharra: Bertoko mendiak maite arren, Manaslu (8.163 m) mendiko Oinarrizko Kanpalekuan Bizkaie! azaldu da Amaia Larruzearen eskutik:


 
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu