Gernikako Bakearen Museoan bisitarien kopurua gora doa
2022-01-03 10:24 KultureaApirilaren 1etik abenduaren 29ra, 23.693 persona hurreratu dira.
2021 urtea amaitu da eta balantze ona egin dabe arduradunerk. Urte gogorra izan arren 2021.a Turismo eta Kultur arloetan jarduteko ona izan da. Holan, 2021 zifretan gora egiten amaitu dau Museoak. Bisitari-kopuruak zerikusi handia izan dau etenik bako ziurbakotasun-egoereagaz, museoa 2021eko lehen hiru hileotan zarratuta egon dalako eta, txertoa jarrita be, museoak jasoten dituan atzerriko bisitari askok etorterik izan ez dabelako. Museoko arduradunak pozik dagoz 2021eko apirilaren 1etik abenduaren 29ra bisitau gaituen 23.693 personen kopuruagaz.
2021ean Gernikako Bakearen Museoak eskaini izan dituan proposamen eta zerbitzu guztien artean, honako honeek nabarmendu daitekez:
1. Museoaren zerbitzu guztiak dekretu, edukiera eta egoera barrietara egokitzea, bisitau daben pertonek segurtasun osoz egin eien bsisita hori.
2. Memoritour Gernika, kanpoko ibilbide gidatuak Kaleko zazpi ibilbide gidatu (babeslekuen ibilbidea, Gernikako berreregitearen ibilbidea, Picassoren eta Guernica koadroaren ibilbidea eta Monumentuen eta memoriaren ibilbidea, Gernikako emakumeak, Gernikako kanposantua gerrearen lekuko eta gerrako korresponsalen ibilbidea), Gernikako ondare oroigarri eta sinbolikoa ezagutarazoteko. Ordubete baino gehiagoko iraupena dau ibilbide bakotxak eta 9 ibilbide baino gehiago eskaini dira egunero hainbat hizkuntzatan.
Danetara, 196 ibilbide eghin ditue 2021ean.
3. Gernikako Bakearen Museoak online topaketa askotan parte hartzen jarraitu izan dau baita proiektu barriak jorratzen be, besteak beste, Europako MIGRAID Umeak eta laguntza humanitarioa gerretan, UNED (Espainia), EUROM (Espainia), IC-MEMO; Fossoli Fundazinoa (Italia), Izieuko Memoriala (Frantzia), eta Terezineko Museoagaz (Txekiar Errepublikea) lankidetzan.
Proiektu hau 2021ean amaitu egin da. Proiektuaren nazinoz gaindiko tailerretako bat urrian egin ahal izan zan Gernikan, aurrez aurre. Ikerketa guztiaren barri emoten dauen argitalpena be argitaratu baita (2022ko udagoienean); era berean, Gernikako Bakearen Museoan bisitau ahal izango dan—gai honen inguruko
aldi baterko erakusketea be amaitu da.
4. Museoko hezkuntza sailak aterial pedagogiko bi atondu ditu Gernikako bonbardaketeari eta Gerra Zibilari buruz online egiteko.
Fake-news-ei buruzko tailer didaktiko barria eta Memoria-lekuetako bitartekarien I.
Iberoamerikako topaketea atondu zituan, Txileko, Peruko, Argentinako eta Mexikoko museoekin alkarlanean.
5. Museoaren erakusketa iraunkorra, ordutegi zabalean edegita egon da, asteko egun guztietan.
6. Gernikako bonbardaketeari buruzko Dokumentazino Zentroak bere aholkularitza profesionala eta ikertzaileentzako arreta-zerbitzua eskaintzen jarraitu izan dau, bai eta dokumentu-funts zabala katalogetan be.
2022. urteari begira, ondokoak dira, Gernikako Bakearen Museoak, bonbardakeetearen 85. urteurrenean (1937-2022) landuko dituan proiektu eta jarduera batzuk:
*Aldi baterako hiru erakusketa barri
a. Desegindako gomutearen aurrean: memoria eta Gerra Zibila, EHUko (zezeila-apirila) MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberikoetan) ikerketa-taldeagaz alkarlanean.
b Cecilia Zabaletaren Joaneko txartela, bere aititak Winnipegen Txilera egindako bidaiari buruzkoa (apirila-iraila).
d. Umeak eta laguntza humanitarioa, Europako MIGRAID proiektuaren ondorioz (iraila-abendua).
• Erakusketa bibliografiko barri bi (Atzerriko parte-hartzea Gerra Zibilean eta Prentsea Gerra Zibilean).
• Jarduera ugari, bonbardaketearen 85. urteurrena gogoratzeko, urtean zehar zehaztuko diranak (mintegiak, topaketak, tailerrak).
• Museoaren edegiera ordutegi zabala: neguan (zezeila-martia eta zemendia-abendua 2022) 10:00etatik 16:00etara eta udan (2022ko apirila-urria), asteko egun guztietan 10:00etatik 19:00retara.
Gernikako Bakearen Museoa 2022ko urtarrila osoan zarratuta egongo da, urteko mantentze-lanak egiteko eta barriro be, ateak 2022ko zezeilaren 2an edegiko ditu, zerbitzu, ekintza eta proposamen barriakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!