'Hasi gara 'Ardo' grabetan'
2021-12-30 09:50 MusikeaDisko barria grabetan hasi dira Andoni Tolosa Morau eta Beñardo Goietxe.
Morau eta Beñardo izenagaz kaleratutako bigarren lana izango dan arren, musikari bien arteko 20 urteko hartu-emon musikal estuaren hurrengo urratsa izango da. Estilo aldetik bikote formatuan 2014ean kaleratutako Arrainentzako Himnoak diskoaren bideari jarraituko deutso kantu-bilduma barriak; musikari bi, gitarra bi eta ahots bi. Hernaniarrak eta Beratarrak ohikoa daben umorez, ikuspuntu kritikoz eta samurtasunez zipriztindutako 12 kantu batuko ditue diskora eta aurreko disko bietan legez, gai bakarraren inguruan kantauko dabe baina oraingo honetan ardaoa eta haren ingurukoak izango dira kantuon ardatzak.
Diskoa Azkarateko estudioan grabetan dabiz eta Peio Gorrotxategi ibiliko da tekniko lanetan. Diskoa udabarrian argitaratzea da asmoa eta Gaztelupeko Hotsak zigiluak kaleratuko dau.
Oraintsu hasi ginan Beñardo eta biok Ardo disko-liburuko kantuak grabetan. Peio Gorrotxategi dabil tekniko lanetan eta Jonan Ordorikaren Mamia estudioetan ekin deutsagu beharrari. Dagoeneko gitarra akustikoakaz amaitu eta gitarra elektrikoakaz hasiko gara. Horixe da laburpen teknikoa.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!